Dokumentuaren akzioak
Goizaldi dantza taldea Argentinan
Rosario
Buenos Airesetik 300 km Iparraldean dagoen hiri hontan Zazpirak Bat Euskal etxearen gonbidatu izango gara Abenduan 3, 4, 5 eta 6ean. Bertan aste hortan Fiestas De Las Colectividades deritzenak ospatuko dituzte, gure taldearen aktuazioa festa hauetako emanaldi garrantzitsuenak eskainiko diren antzokian eskainiko dugularik. Kontuan hartu behar da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean Argentinako Euskal diaspora garrantzitsuenetariko bat biltzen dela.
Paraná
Rosariotik 100 km ekialdera dagoen beste hiri jendetsua da hau. Brasilen hasten den Paraná ibai ezagunaren ertzean dagoen hiri hontan pasako ditugu hurrengo egunak: 6, 7, 8 eta 9an Suipacharuntz irtengo garelarik. Paranáko bi euskal etxeek, Ibai Guren eta Urrundik-ek antolatutako emanaldietan dantzatuko dugu. Aktuazioei dagokienez, herriko antzokian eta herriko plazan dantzatuko dugu, bertako dantzariekin batera dantza erakusteko dantza tailerrak antolatuko ditugularik.
Suipacha
Buenos Airesetik 250 km mendebaldera kokatua dago Pampa Argentinarreko herri tipikoa da Suipacha. Bertan ganaderitzan lan egiten duten 1500 pertsona bakarrik bizi dira. Beraz, Suipachan Gure Txokoa Euskal Etxekoekin aurretik bisitatutako hirietatik oso esperientzi ezberdina biziko dugu. Bertan, Abenduak 9, 10 eta 11n egongo gara, 12an Buenos Aireseruntz abiatuz. Hemen, Paranán bezala, herriko antzokian eta herriko plazan dantzatuko dugu eta herriko jendearekin dantza tailerrak eskainiko ditugu. Suipachako herrian dagoen hotel bakarrean egingo dugu lo.
Azkenik, esan 12ko goiza Buenos Airesi bueltatxo bat emateko erabiliko dugula. Hau izango da bidaiaren progama gainetik ikusirik. Bueltan kontatuko dizkizuegu bertan bizitako esperientziak...
Aritz Salamanca Jon Zaldua
Dokumentuaren akzioak