Dokumentuaren akzioak
Goierriko dantzen ikuskizuna Ataunen
Azken hiru urtetan Goierri Eskualdeko dantza eta folklore-ondarearen bilketa lanaren ondorioa da ikuskizun hau. Bertan jasoko ditugu, bai gaur egun gure eskualdeko tradizioan bizirik dirauten dantzak (ezpata-dantzak, sokadantza...), bai orain gutxi galdutakoak (erromeria), nola aspaldi batean desagertu eta honetarako propio berreskuratutakoak (inauteria, dantza-jolasak...).
Segurako San Migel eta San Nikolas, Loinazko ezpata-dantzari eta banderazale, Ordiziako santanazale, Zaldibiko soinu-zahar eta zortziko, Ataungo Txelemon, Otsailko eta Mozorro, Idiazabalgo Mozorro-zuri eta Zatar, Mutiloako Ardilarru, Segurako Hartz eta jorrai-dantzari, garai batean dantza-librean egiteko modua... denak eta hainbat gehiago ikusi ahal izango dira ikuskizun honetan, Goierriko dantza-ondarea ardatz duela.
Dokumentuaren akzioak