Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako Diputazioa eta Miguel Orbelzu sarituak
Datorren ostegunean, apirilak 29 ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna, 1982an Unescok ezarri zuen ospakizuna. Egun horretan emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak dantzaren II. sariak. Aurten bi dira sarituak:
- Gipuzkoako Foru Aldundia, dantzari eskainitako babesarengatik -Imanol Agote, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak jasoko du saria-.
- Miguel Orbelzu, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen lehen presidentea, 1982an.
Sari-ematea, atorren ostegunean, apirilak 29, goizeko 11.00tan Donostiako Udaletxearen Areto Nagusian egingo da.
Dokumentuaren akzioak