Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gervasio Legorbururi omenaldia

Dokumentuaren akzioak

Gervasio Legorbururi omenaldia

2003/04/23 16:48

Gervasio Legorburu txistulariak makina bat lan egin du txistuaren alde Antzuolan, baina ez txistuaren alde bakarrik. Antzuolako dantzarien bultzatzaile eta laguntzaile nagusia izan da hainbat hamarkadetan.

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak zilarrezko domina emango dio Gervasio Legorbururi. Nabarmena da dantzariok ere badugula zorra Antzuolako maisuarekin.

Ondoko egitaraua izango da maiatzaren 11an Antzuolan:

10 etan: Txistulariei harrera plazan, eta kalejira herrian
11,30 etan: Meza Herriko Parrokian
12,30 etan: Zilarrezko domina
ezartzeko ekitaldia, Udaletxeko Areto Nagusian
14,30: eta Bazkaria frontoian
18.etan: Dantzaldia plazan

Zorionak Gervasio!

Dokumentuaren akzioak

user
2003/04/23 18:51

Bide batez, aipatzekoa da Gervasio Legorbururen omenaldia Euskal Herriko Txistularien Elkarteko zuzendaritza talde berriaren lehen ekitaldi ofiziala izango dela ziur aski. Zuzendaritza berri hori ondokoek osatuko dute:

Lehendakaria: Garikoitz Mendizabal Lehendakari-ordea: Eneko Espino Diruzaina: Pello Goñi Idazkaria: Amaia Domeño Aldizkariko zuzendaria: Aitor Arozena Aldizkariko zuzendari-ordea: Alex Iribar Arabako ordezkaria: Josu Fdez. de Larrinoa Bizkaiko ordezkariak: Fernando Aurrekoetxea, Arantza Olabarrieta, Mari Fe Ruiz. Gipuzkoako ordezkaria: Jose Maria Sagarzazu Iparraldeko ordezkaria: Michel Idiart Nafarroako ordezkaria: Felix Vigor

Informazio gehiago: txistulari.com

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.