Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gervasio Legorburu, Antzuolako txistularia eta dantza sustatzailea hil da

Dokumentuaren akzioak

Gervasio Legorburu, Antzuolako txistularia eta dantza sustatzailea hil da

2015/03/05 13:00
Gervasio Legorburu, Antzuolako txistularia eta dantza sustatzailea hil da

Gervasio Legorburu, herritarren omenaldia jasotzen. Antzuola, 2008-02-03. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan CC AT- SA

Gervasio Legorburu Antzuolako dantza eta txistu sustatzailea hil da gaur. 1970etik aurrera Antzuolako dantzarien gidari, laguntzaile eta bultzatzaile nagusia izan da Gervasio. Gervasio Legorburu Antzuolako Lizarraga auzoko Ugartetorre baserrian jaio zen 1930ean. Herrian dantzak bizirik mantentzeaz gain indar berriak eman zizkion, Karmele San Sebastianekin batera tradizio galduak berreskuratuz, sorgin-dantza kasu. Antzuolako kantu eta jolasak biltzeko lanean ere oso lagungarriak izan ziren berak emandako azalpenak, eta Ahotsak-en badaude bere pasarte batzuk grabatuta.

Antzuola Gervasio-Mari Carmen
Gervasio Legorbururi omenaldia egin zitzaionekoa Antzuolan. 2008-02-03. Argazkia: Oier Araolaza / dantzan CC AT- SA

Antzuolako dantza eta tradizioen alde egindako lana zenbait tokitan aitortu diote Gervasio Legorbururi azken urteotan. 2003an Euskal Herriko Txistularien Elkarteak zilarrezko domina eman zion, eta 2008an, aldiz, Oinarin dantza-taldearen eta Antzuolako udalaren aldetik omenaldia jaso zuen, Karmele San Sebastianekin batera. "Guretako dantza, gure herriaren kulturaren zati bat da. Orain arte egindakoa, aurrerantzean ez dadila galdu" esan zuten Gervasio Legorburuk eta Karmele San Sebastian-ek omenaldiaren aurreko egunetan.

Informazioa: Gervasio Legorburu antzuolarra hil da (Goiena)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.