Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza eta beste Gernikan, Gazteszenaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta beste Gernikan, Gazteszenaren eskutik

2008/04/02 11:55

Eskualde oparoa dela erakutsi nahi dute, kultur arloan behinik behin, eta hala, egitarau betea prestatu dute. Ahalik eta parte hartze zabalena lortu nahi izan dute antolatzeko garaian, bide batez gutxitan bat egiten duten kultur taldeak emanaldi bakarrean uztartuz. Ekimena hiru taldek bultzatu dute: Iparragirre Musika elkarteak, Gernikako Gazte Asanbladak eta Trinke Anti-txokoak.

Dantzari dagokionez, bi eskaintza izango ditu Lizeoko ikuskizunak. Batetik, Afrikako dantzak; Gernikako hamar bat gaztek osatutako taldetxoa ikastaroa egiten ibili da oraintsu arte, eta ikasitakoari atarramendua ateratzea erabaki dute. Beraz, aurrera segitzeko asmoa agertu eta momentuz behintzat, Lizeoko oholtza gainean ikusteko aukera izango da. Afrikako dantzak Euskal Herrikoekin nahastuko dituzte ordea. Horretarako, bertako Elai-Alai taldearen laguntza edukiko dute. Emanaldiaren hasieran izango da hori, eta ia amaieran, dantza garaikidea, Ziomara Hormaetxe gernikarraren eskutik. Eta oinetatik, noski. Horrez gain, musika, ikus-entzunezkoak, kartel erakusketa, zuzeneko irrati eta telebista emisioak, bertsolariak, literatura… pixka bat denetik lapikoa ondo betetzeko. Dena hiru euroren truke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.