Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak GazteFolk jaialdiak 20. edizioa ospatuko du

Dokumentuaren akzioak

GazteFolk jaialdiak 20. edizioa ospatuko du

2016/07/21 08:55
GazteFolk jaialdiak 20. edizioa ospatuko du

Ukrainako Polisianochka taldea.

Bidasoaldeko gazteen 20. folklore jaialdia hasiko da gaur Irunen. Eraiki dantza taldeak antolatuta, Georgia (Abkazia danze ensemble), Polonia (Folk and Song Dance), Ukraina (Polisianochka) eta Peru (Soy de Peru) herrialdeetako taldeek parte hartuko dute GazteFolk jaialdiaren 20. urteurrenan. Irun, Hondarribia, Etxalar eta Beran eskainiko dira emanaldiak uztailaren 21etik 26ra bitartean. Hona hemen jaialdiaren egitaraua:

Uztailak 21, osteguna - Irun

11:30 Georgia eta Ukraniako taldeen ekitaldiak Behobia eta Txanaletan. 
11:30 Polonia eta Peruko taldeen ekitaldiak Pio XII eta Santiagon.
20:00 Taldeen kalejira Alberto Anguera plazatik abiatuta.
20:30 Udaletxean agintarien agurra.
21:00 Taldeen kalejira San Juan plazatik abiatuta.
22:00 Jaialdiaren hasiera 
ekitaldia Zabaltza plazan: Eraiki dantza taldea, Polonia, Georgia, Peru eta Ukraniako taldeekin. 

Uztailak 22, ostirala - Irun

11:30 Gazteeskola

  • Anzaran plazan: Peru
  • Santiagoko frontian: Polonia
  • Alaitxoko parkean: Ukrania
  • Puianako plazan: Georgia

20:00 Musikarien emanaldia San Juan plazan: Polonia, Ukrania, Georgia eta Peru. 

Uztailak 23, larunbata - Irun

11:30 Dantzen ikastaroa Zabaltza plazan: Polonia, Ukrania, Georgia, Peru eta Eraiki dantza taldea. 

Uztailak 24, igandea - Etxalar

12:45 Taldeen ikuskizuna herriko frontoian: Georgia eta Eraiki dantza taldea. 

Uztailak 24, igandea - Irun

20:00 Jaialdiaren amaiera Amaia Kultur Zentroan: Polonia, Ukrania, Georgia, Peru eta Eraiki dantza taldearekin. 

Uztailak 25, astelehena - Bera 

20:00 Taldeen ikuskizuna herriko plazan: Ukrania, Peru eta Eraiki dantza taldea. (Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Altzateko pilotalekuan izango da).

Uztailak 26, asteartea - Hondarribia

18:00 Polonia eta Ukraniaako  taldeen ekitaldiak Arma Plaza eta San Pedro kalean. 
18:00 Georgia eta Peruko  taldeen ekitaldiak Kirol kaia eta San Pedro kalean.
19:30 Talden ikuskizuna Maddalen auzoan: Polonia, Ucrania, Georgia eta Peru.

Eraiki dantza taldea - Gipuzkoa

1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Antzezten duen folklorea Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietakoa da, garrantzi handiena garaiko eta probintzia bakoitzeko jantziei eta musika instrumentuei emanez. 1997an Eraiki Dantza Taldeak lehenengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia antolatu zuen, helburu nagusiena munduko kultura eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzea zelarik, horretarako erabiltzen den tresna nagusia folklorea delarik.

Abkhazia dance ensemble Georgia

"Abkhazia" haur eta gazteen taldea 2011. urtean sortu zen, izen bereko helduen taldearen oinarria izateko. Abkhazia taldea, nazioarteko hainbat sari jasotako talde georgiarra dugu. Georgiako historiako hainbat epe biltzen dituen errepertorioarekin, estilo bizi eta indartsu duten dantza hauek, hainbat gai jorratzen dituzte euren koreografietan.

Lublin folk ensamble - Polonia

Taldeak 1948. urtean du jatorria, Bigarren Mundu Gerra ostean sortu zen Antzoki Publiko Gaztean. 1953. urtean, Lublin eskualdeko dantza eta musika folklorikoa taldea izendatu izan zen, eta 1959. urtetik aurrera munduan zehar bidaiatzen hasi zen. 1998. urtean bere gaur egungo izena hartu zuen, Wanda Kaniorowaren "Lublin".

Soy del Peru - Peru

Liman dagoen Santisimo Nombre de Jesus eskola katolikoan sortu zen. Eskola honek dantzari garrantzia ematen dio, hezkuntzan duen eragin positiboan sinetsiz. Dantzaren bitartez gazteetan elkarlanean arituz elkarbanaturiko helburuak sustatzea dute helburu. Beraien errepertorioak Peruko eskualdeetako ohiturak erakusten ditu.

Polisyanochka - Ukraina

Rivne hiriko kultur etxean egoitza duen Polisyanochka haur dantza taldea, orain dela 25 urte sortu zen. Gaur egun, 200 haurrez osatuta dago eta bere errepertorioa eskualdeko dantza tradizionalez eta herrialdeko dantza nazionalez osatuta dago, beti ere musika ederrez hornitua. Taldeak hainbat sari irabazi ditu bere herrialdeko jaialdietan, eta Lituania, Espainia, Eslovakia, Polonia, Alemania eta Bulgariako jaialdietan parte hartu dut.

Kolaborazio berezia

Aurten, XX. edizioa ospatzen dugunez, inaugurazio emanaldian Banda Musika "Ciudad de Irun" izango dugu Zabaltza Plazako kioskoan, taldeekin batera abesti bana jotzeko. Irungo banda musikako kideek aste batzuk daramatzate herrialde bakoitzeko bidalitako abestiak entsaiatzen. Talde bakointzak, beraien emanaldiaren amaieran eskainiko diguten abestia, banda musikarekin joko dute.

Ekintzak

  • Argazki lehiaketa: Aurreko urtean bezala, aurten ere bi argazki lehiaketa izango ditugu. AFI-ren laguntzaren bitartez, uztailak 21tik aurrera martxan jarriko dira eta Facebook sare sozialaren bitartez, mugikorrekin ateratako argazkiak, bertan ikusten joango gara. Sariak eta lehiaketaren oinarriak, webgunean aurkituko dituzue.
  • Gazte Eskola: Gazte Eskola kanpotik etorritako taldeek eskainiko duten dantza tailerra da. Aurten, Solas Jolas udalekuetako haurrekin batera, dantza tailerra egingo dute Irungo leku ezberdinetan: Anzaran enparantzan Peru taldea egongo da, Santiagoko frontoian Ukraina, alai txoko parkean Polonia eta Georgia Puianan. Ekintza, ostiral goizean egingo da.

Informazioa: GazteFolk

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.