Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztedi Dantzari Taldearen ekitaldia

Dokumentuaren akzioak

Gaztedi Dantzari Taldearen ekitaldia

Tronperri Taldea
2011/11/15 10:07
Durangoko Tronperri Dantza Taldetik idazten dizuet beste ekitaldi baten berri emoteko. Hau ere, 50.eneko urteurrenaren ekintzen barruan sartzen da. Oraingoan, Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldea izango da gure gonbidatua eta beraien eskutik ikusi ahal izango dugu ekitaldi ederra benetan. Aktuazioa, datorren ostiralean izango da arratsaldeko 8etan San Agustin Antzokian eta egitaraua hauxe izango da:

Dantzari Dantza, Gipuzkoano, Otsagabia, Jaurrieta, Arratiako jota eta Karnabal. Dantza guztiak antzezteko 26 dantzari eta 6 musikari etorriko dira arratsaldea denoi alaitzeko. Sarrera dohainik izango da.

Beste alde batetik ere komentatu nahi dizuet Gaztedi D.Taldeak aurten 60. urteurrena ospatzen duela sortu zenetik; horregaitik urte osoan dabiltza batetik bestera, ekitaldeak eta antzerkiak antzeztuz. Azkenengoa, hain zuzen ere, joan den asteko igandean, azaroak 13, Bilboko Arriaga Antzokian dantzatu zuten "Eusko Ederti, Belaunaldiz, Belaunaldi"

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.