Dokumentuaren akzioak
Gaztediren "Dantza baten lehen urratsak" dokumentalaren estreinaldia
Honen ondorioa “Dantza baten lehen urratsak” izeneko dokumental itxurako lan bat da, 83 minutuko iraupena duena eta pertsona hauen testigantzak batzen dituena.
Dokumentalaren Trailerra ikusgai duzue hemen:
Taldearen sorrera eta lehen urteak biltzen ditu, 1951-1966 urteen artekoak gutxi gora behera. Hasiera baten Gaztediko esparruan mugatutako lan bat bezala planteatu arren, badakigu euskal kulturaren munduan eta bereziki euskal folklorearen munduan interesgarria suertatu daitekeen lan bat dela. Hori dela eta, lan honen emaitza plazaratzea eta ezagutzera ematea erabaki dugu hilabete honetan bertan planteatu ditugun dohako bi proiekzioren bitartez:
- Otsailaren 17an, astelehena, BilboRock aretoan, 19:45etan, gonbidapenarekin bakarrik.
- Otsailaren 18an, asteartea, BilboRock aretoan, 19:45etan, pertsona guztiei irekia (edukiera mugatua)
Aretoaren edukiera mugatua dela eta bi proiekzio egin beharrean aurkitu gara. Lehenengoa gonbidapen bidezko sarrera izango da soilik, alde batetik protagonista izan den belaunaldiaren asistentzia ziurtatzeko eta bestetik taldearen konpromisoak bete ahal izateko. Astelehena, otsailak 17rako, gonbidapenak dagozkionari datozen egunetan bidaliko dizkiogu email bidez. Besteok, sarrera libreko egunean (otsailaren 18an, asteartea) jaso ahal izango dituzue sarrerak BilboRocken bertan 19:15tatik aurrera.
Dokumentuaren akzioak