Dokumentuaren akzioak
Gaudeix la Festa: Kataluniako festak gozatzeko telebista programa
Orain egun batzuk Torredembarran izan gara dantzan Kezka dantza
taldearekin, eta han ezagutu dugu Gaudeix la Festa telebista programa.
Elkarrizketa bat egin nahi zigutela esanez hurbildu zitzaizkigun eta
elkarrizketan aritu ginen, bai horixe. Joan Ignasi Gómez eta Carles
Borrell izan ziren gurekin. Emanaldi oso jarraitu zuten, irudiak han eta
hemen hartu, elkarrizketak batari eta besteari, eta gustora ikusten
zitzaien. Azkenerako jakin genuen beraiek ere parte hartzen dutela beren
herrietako festetan, eta barrutik bizi dutela beren herriko kultura
tradizionala.
Festetan hainbat tradizio desberdin bizi eta indartsu dituzte Katalunian: Ball de bastons, ball de gitanes, ball de diables, ball de pastorets, erraldoiak, buruhandiak, arranoak, dragoiak, castellersak, eta beste hainbat. Adin guztietako zaleak aritzen dira talde horiek sustatzen eta dantzatzen, eta beraien dinamika horrek telebistan islada izan behar zuela pentsatu zuten. Denak elkartu eta telebistei horrelako programa bat nahi zutela ikusi arazi zieten. Produktora batek proposamen zehatza egin zuen eta horrela sortu zen Gaudeix la Festa.
Goian eskuman dagoen programa 37. kapitulua da, 2010eko uztailaren 6an eskaini zen. Bertan, Kataluniako Bastoners-en biltzarra, Ribes-eko Ball de Gitanes-a, musika tresna egile den Jordi Aixala-ri egindako elkarrizketa eta Sitges-eko Correfoc-a ikus daitezke.
Hona beste atal batzuk:
34. atala
Jordi Bertran Vilanova i la Geltruko musika tradizional jaialdiko zuzendariari elkarrizketa, Vilanovako erraldoiak, eta Arboç-eko grallersak ageri dira.
35. atala
Ball de Vells de Vals, su-gazteluen inguruko elkarrikzeta Patxi Igua piroteknikoarekin, eta Vilanova i la Geltruko tradizioak.
32. atala
Ramon Saummel, bestiario popularren ikertzaile eta bildumazalearekin elkarrizketa, Roquetes-eko bastonersen biltzarra, eta Bergako Patum entzutetsua.
Dokumentuaren akzioak