Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Garazi Azurmendi: “Andra Mari gure bigarren etxea da”

Dokumentuaren akzioak

Garazi Azurmendi: “Andra Mari gure bigarren etxea da”

2020/06/02 08:50
Garazi Azurmendi: “Andra Mari gure bigarren etxea da”

Garazi Azurmendi.

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzaria dugu Garazi Azurmendi (Igorre, 1985). Hamaika urterekin hasi zen dantzan eta ordutik ez da gelditu. Itxialdia deskantsu bat izan dela aitortu digu, eguneroko lanez gainezka arnas pixka bat hartzeko baliatu du, baina nahikoa izan dela dio; berriro dantzara hasteko desiratzen dago.

Egun Andra Mariko dantzaria eta irakaslea zara ezta?
Hogeita lau urte daramatzat taldean, hamaika urte neuzkanetik. Neska dantzarien arduradun moduan hasi nintzan orain lauzpabost urte.

Andra Mari ikastaroa
Garazi Azurmendi ikastaroa ematen.

Nola eragin dio konfinamenduak taldeari?
Osasun krisialdi hau hasi zenean entseguak bertan behera geratu ziren, eta horrekin batera lotuta geneuzkan emanaldiak ikusteko geratu ziren. Denbora aurrera joan ahala, emanaldiak ere bertan behera geratzen joan dira.

Geldialdiak dantza taldearen dinamikan zer nolako eragina izan dezake?
Gure taldearentzako etena izan da, astero topera egotetik ezer ez egitera... Bakoitzak bere kabuz egiten ditu ariketak, kirola... baina talde moduan ez dugu ezer egiteko aukerarik eduki, bakoitza bere aldetik ibili behar izan delako. Hau amaitzean denok gogo handiaz bueltatuko gara betiko dantza/musika/ekitaldi errutinara, ziur nago.

Andra Mari
Andra Mari dantza taldea, Garazi Azurmrndi sokan aurrena.


Baina seguru geldi-geldirik ere ez zaretela egon.
Ez, Galdakaoko euskarazko aldizkari baten bitartez hainbat ekintza antolatu ziren, eta horren barruan guk ere gure aldetik ipini genuen eta ikastaro batzuk eman genituen herriko jendearentzako. Horretaz aparte, bideo bat egin genuen Arratiko jotarena, taldeko gehiengoen partaidetzarekin.


Uda eta dantza sasoia batera doaz. Nola ikusten duzue aurtengoa?
Uda hau kultura gutxiko uda ikusten dut. Gure aldetik udako saioak bertan behera geratu dira, ezin entseatu eta ezin eszenatoki baten gainera talde bat igo. Pentsatu gura dut hau dena amaitzen denean publikoak kulturarekin zerikusia duten emanaldiak gehiago apreziatuko dituela.

Pertsonalki nola eragin dizu taldearen etenaldiak?
Alde batetik arnas-hartzea izan da niretzako, lana, familia, dantza... topera nabilelako beti. Baina arnas nahikoa hartu dudala uste dut, eta taldean dantzan egitea faltan botatzen dut, asko.

Garazi Azurmendi
Garazi Azurmendi soltean dantzan.

Zuretzat zer da Andra Mari?
Andra Mari gure bigarren etxea da, egunerokotasunaz deskonektatzeko, ariketa fisikoa egiteko, lagunekin juntatzeko... gure kultura ezagutzen lagundu digun lekua. Nire ustez, euskal dantza talde baten kide izateak bizimodu bat markatzen du, kulturari lotuta dagoen bizimodua, eta gero eta gehiago ezagutzeko gogoa edukitzera bultzatzen gaitu.

Andra Mari
Andra Mari dantza taldea, Garazi Azurmendi aurresku lanetan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.