Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gainean dugu Portugaleteko Nazioarteko 43. Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Gainean dugu Portugaleteko Nazioarteko 43. Folklore Jaialdia

2017/07/13 08:15

Ekuadorko, Mexikoko, Txuvaxiako, Poloniako, Indiako eta Euskal Herriko dantzariak arituko dira Elai Alaik antolatutako Portugaleteko Nazioarteko jaialdian. Uztailaren 16tik 31ra Euskal Herriko zein nazioarteko folkloreaz gozatzeko aukera izango da Euskal Herriko hainbat txokotan. Portugaleten, dantza taldeen emanaldiak La Canilla Ibiltokian izango dira eta Gran Hotel Puente Colgante terrazan, berriz, musika emanaldiak. Uztailaren 25ean Munduko dantzak ekitaldiarekin amaituko dira Portugaleteko emanaldiak, baina jaialdiak uztailaren 31ra arte iraungo du Euskal Herriko hainbat herrietan.

Portugaleteko 43. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:

  • Uztailak 17, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren inaugurazioa La Canilla ibiltokian
  • Uztailak 18, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 2. ekitaldia  La Canilla ibiltokian
  • Uztailak 19, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 3. ekitaldia  La Canilla ibiltokian
  • Uztailak 20, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 4. ekitaldia La Canilla ibiltokian

       Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan

  • Uztailak 25, 21:30ean: Munduko dantzak Carlos VII-n

Taldeei buruzko informazioa:

Jaialdia herriz herri

Uztailak 16

  • Errenteria: 19:00etan, Ekuadorreko taldea.

Uztailak 19

  • Amorebieta: 22:00etan, Ekuadorreko taldea.

Uztailak 20

  • Getxo: 21:00etan, Poloniako taldea.
  • Erandio: 19:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 21

  • Elgoibar: 22:30ean, Txuvaxia eta Indiako taldeak.

Uztailak 22

  • Getxo: 21:00etan, Mexikoko taldea.

Uztailak 23

  • Errenteria: 19:00etan, Txuvasiako taldea.
  • Ermua: 19:00etan, Indiako eta Poloniako taldeak.

Uztailak 27

  • Bilbo: 19:00etan, Indiako, Mexikoko, Poloniako, Kolonbiako, Ekuadorko eta Txuvasikao taldeak.
  • Barakaldo: 20:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 28

  • Arrasate: 22:30ean, Indiako taldea.
  • Deba: 22:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 30

  • Gueñes: 20:00etan, Indiako taldea.
  • Sopuerta: 22:00etan, Mexikoko taldea.
  • Bakio: 22:00etan, Txuvasiako taldea.

Uztailak 31

  • Arrieta: 19:00etan, Mexikoko taldea.
  • Loiola (Donostia): 18:00etan, Indiako eta Txuvasiako taldeak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Gainean dugu Portugaleteko Nazioarteko 43. Folklore Jaialdia

Elai Alai Portugaleteko Folklore Jaialdian, 2012-07-21. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA