Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folklorea ikus-entzunezkoetan

Dokumentuaren akzioak

Folklorea ikus-entzunezkoetan

2007/06/06 17:51
Dagoeneko hainbat ikertzaile eta sortzaile ziurtatu dute jardunaldian parte hartuko dutela. Zinea eta bideoa alorrean Pio Caro Baroja, Manuel Garrido Palacios, Eugenio Monesma, Koldo San Sebastian eta Juan Miguel Gutierrez parte hartuko dute, eta argazkigintza alorrean Santiago Yaniz Aramendia, Gonzalo M. Azumendi, Maria Angeles Sanchez eta Jose Alonso izango dra besteak beste.

Horrez gain, komunikazio askeak aurkezteko aukera dago. Aurkeztuko diren komunikazio askeek Folklorearen alderdi sozial eta kulturalaren inguruko alderdiez jardun beharko dute, eta bereziki azpimarratu beharko dituzte jaien atala eta horien erlijiozko eta ez erlijiozko osagaiak, zeremonialak eta erritualak, bai eta eskulangintza moldeak, forma ludikoak eta herri jakintzaren askotariko agerpen horietatik edozein ere. Hau da, lekukotasunezko moduan, era tradizionalean eta gaurkoan, irudi bidez, hotsarekin edo hotsik gabe, zuri-beltzean eta koloreetan, irudi estatiko edo mugimenduan, oinarrizko era didaktikoan ikus-entzunezko eta multimediako edozein formatutan edo euskarritan transmititu daitekeen guztia.

Parte hartzeko interesa dutenek beren komunikazioen laburpena eta zehazturiko datuak 2007ko ekainaren 15a baino lehen bidali behar dituzte Eusko Ikaskuntzaren hizkuntza ofizialetako batean: euskara, gaztelania edo frantsesa. Komunikazioak aurkezteko baldintzak eta argibideak hemen aurki ditzakezue.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.