Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folklorearen topaleku izango da asteburuan Portugalete

Dokumentuaren akzioak

Folklorearen topaleku izango da asteburuan Portugalete

2019/06/06 07:55
Folklorearen topaleku izango da asteburuan Portugalete

Folklore Azoka, 2018, Portugalete. Argazkia: Elai Alai

Dantza eta folklorea nagusituko dira asteburuan Portugaleteko kaleetan. Elai Alai kultur elkarteak XIV. Folklore Azoka antolatu du ekainaren 7tik 9ra. Folklorearen bilgune bilakatuko dira Portugaleteko herriko merkatua eta Orube artisau azoka; dantza emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, artisauak... izango dira.

Dantza filmaren proiekzioarekin hasiko dute aurtengo edizioa. Filmean, beste hainbat dantza talderekin batera, Elai Alaiko dantzariek hartu dute parte. Azoka larunbatean eta igandean irekiko dute, goizean 11:00-14:30 eta arratsaldean 17:00-20:00. Kaleko animazioa, Elai Alai txistu banda, Bizkaiko Dultzaineroak, Nafarroa Kanta Taldea, Trikileku, Haurrentzako musika tresnen eskulantegia eta Musika entzunaldiak izango dira egun osoan zehar, bai larunbatez eta bai igandez.

Dantza eta festa giroaz gain, folklorearen arlo teorikoari ere egingo zaio tartea. Gorka Bravo Barreiro musikariak "Galegoekin Bapo: La influencia gallega en la música folclórica de Euskal Herria" hitzaldia eskainiko du. Bravoren asmoa Euskal Herriko musikan Galiziakoak izan duen eragina azaltzea da. Juan Antonio Urbeltz folkloristak, berriz, 2018an argitaratu duen Juan Ignacio de Iztueta y yo liburua aurkeztuko du. Azken argitalpen horretan Juan Inazio Iztuetaren lanaren irakurketa kritikoa egin du Urbeltzek.

Folklore Azoka 2019

Ekainak 7, ostirala

  • 19:00 Dantza filmaren emanaldia Orube plazan.

Ekainak 8, larunbata

  • 12:00 Azokaren irekiera ofiziala Merkatuan.
  • 12:30 Zuresku. Adin guztientzako egurrezko jolasak Coscojales kalean.
  • 12:30 Hitzaldia. Gorka Bravo Barreiro. Galegoekin Bapo: La influencia gallega en la música folclórica de Euskal Herria.
  • 14:00 Larrain-dantza Sestaoko gaiteroekin Coscojales kalean.
  • 18:30 Elai Alai dantza taldearen emanaldia Orube plazan.
  • 19:30 Errebal erromeria gidatua Orube plazan.
  • 21:00 Folktourgalete Folk musika emanaldia Coscojales kalean: Christos Kanellos (Mediterranear musika), Tuetano y Micelio (Asturiar bikotea) eta ELai ALai musika taldea (Euskal folka)
  • 22:00 Folk session.

Ekainak 9, igandea

  • 11:00 Ume dantzaien emanaldia Coscojales kalean: Gaurko gazteak dantza taldea, Ikusgarri euskal dantzari taldea, Lora Barri dantza taldea, Elai Alai dantza taldea.
  • 12:00 Hitzaldia. Juan Antonio Urbeltz. Juan Ignacio de Iztueta y yo liburuaren aurkezpena.
  • 12:00 XX. Dantza sueltoko txapelketa Orube plazan.
  • 12:30 Trakamatraka Coscojales kalean. Musika tresnen tailerra.
  • 13:15 Kontzertua Orube plazan: Orfeon Jarrillero del Elai Alai eta Herriko abestiak abesbatza.
  • 14:30 Larrain-dantza Orube plazan Bizkaiko dultzaineroekin.
  • 19:00 Kontzertua: Modo 130 (Mediterranear folka) Orube plazan.

 

Informazio gehiago: Folklore Azoka 2019

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.