Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folk Lore 2008 jaia apirilaren 5ean ospatuko da Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Folk Lore 2008 jaia apirilaren 5ean ospatuko da Iruñean

Aurten, Folk Lore jaia apirilaren 5ean ospatuko da. Ziur gaude agertuko zaretela eta itxaroten zaituztegu. Egitaraua aurreko urtetakoen antzekoa izanen da: goiza txikienei eskainiko zaie; gero, bazkaria eta honen ostean txikientzako jarduerak eginen ditugu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, kaleetan barrena hasiko gara eta bertan trikitilari eta zanpantzar, fanfarre eta abarrekin bat eginen dugu. Arratsaldeari amanera emateko, egun horretan bisita eginen diguten hainbat talderekin ikuskizun bat antolatzeko asmoa dugu. Ondoren sagardotegiko menua dastatzeko aukera izanen dugu bertso afari potente batean eta hemendik aurrera gorputza aguantatzen duen arte!

11:00 Errekoletas plaza hamaiketakoa.
11:30 Kalejiraren hasiera (ibilbidea) 13,00 Burgoen plazan txikien ikuskizunak
14:30 Bazkaria
15:30 Txikientzako jarduerak: (Modestorekin Berbenatxoa, herri kirolak, esku lanak,...)
17:30 Dantza ikastaroa "Danzas sin fronteras"
18:30 Burgoen plazatik Kalejira helduen taldeekin (Dantzariak, trikitilariak, fanfarreak, zanpantzarra, albokariak)
20:00 Burgoen plazan kalejiraren amaiera eta ikuskizunaren amaiera-jaia. Ortiz dantza taldeko pertsonai mitologikoen ikuskizuna.
22:30 Afaria + Gaupasa.
 

Hau da gonbidatuko ditugun dantza taldeen zerrenda:

  • Amaiur Dantza Eskola (Iruñea - Nafarroa)
  • Larraiza (Lizarra - Nafarroa)
  • Murixka (Lezo – Gipuzkoa)
  • Ereintza (Orereta – Gipuzkoa)
  • Jakintza (Ordizia - Gipuzkoa)
  • Berriozarreko Zanpantzarrak (Berriozar – Nafarroa)
  • Idoskia (Atarrabia - Nafarroa)
  • Rocamador (Zangoza - Nafarroa)
  • Orritz (Irurtzun - Nafarroa)
  • Uharteko dantzariak (Uharte – Nafarroa)
  • Begiraleak Dantza Taldea (Donibane Lohizune - Lapurdi)

 

Eta gainontzeko partaideen Zerrenda:

  • Nahaspetxak Zanpatzarrak
  • Zurgai Herri Kirola (Iruñea- Nafarroa)
  • Ihauteri eta Mitologia pertsonaiak (Irurzun – Nafarroa)
  • Ortzadar fanfarrea (Iruñea - Nafarroa)
  • Uhartzeko zanpantzarrak (Uharte – Nafarroa)
  • Albokalariak (Iruñea – Nafarroa)
  • Mikelats (Atarrabia - Nafarroa)
  • Iruña Folklore taldea fanfarrea (Iruñea – Nafarroa)
  • Ezpela Dantza Taldea (Ezpeleta - Lapurdi)
  • Zudaireko dantzariak (Zudaire -Lapurdi)
  • Zirikolatz Dantza Taldea (Senpere - Lapurdi)
  • Bastoners colla de Sants (Bartzelona - Katalunia)
  • Danzas sin fronteras
  • Xinglar Grupo de Folklore Tradicional Aragonés
  • Senegaleko perkusio talde bat
  • Irlandako musika talde bat
  • Txistulariak, txalapartariak...

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.