Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folk Lore 2007

Dokumentuaren akzioak

Folk Lore 2007

2007/03/21 10:47

Jende profesionala ez garenez gero, elkartrukean dago oinarriturik Folk Lore. Debalde ala diru gutxiren truke lotzen ditugu desfileak, ikuskizunak, jostagarriak, bazkaria, kale-animazioak eta afaria. Iaz, gure errekor guztiak hautsi genituen: 300 partehartzaile. Nekatuta, harrituta eta batez ere, oso pozik, geratu ginen. Badirudi jendeari ere gustatu zitzaiola, behintzat hori kontatu ziguten… Aurten 400 baino gehiago…

Egitarauaren aurrerapena

Martxoaren 24ra hurbiltzen garen heinean, gonbidatuak eta bertaratuak alda daitezkeen arren. Esku egitarauetan eta www.amaiur.org-en aurkituko duzue azken xehetasunak. Baina hauxe izango duzue ziurtatua: goizean, Rekoletas Enparantzatik abiatuko dira dantzari txikiak, Done Frantzisko Plazan eta Gaztelu Plazan dantzatu eta gero, Burgoen Enparantzaraino. Han, dantza ikuskizuna eskainiko dute. Lizarra, Atarrabia, Irurtzun, Zangotza, Donibane Lohitzune, Uharte, Lazkao, Ordizia, Lakuntza, Berriozar, Uharte-Arakil eta Iruñeatik etorriko dira.

Bazkaldu ondoren, berriro Burgoen  Enparantzan, herri kirolak eta animazio taldeak aurkituko dituzue.

Arratsaldean, Iparraldeko dantzari handiak, zanpantzarrak, fanfarreak, gaitariak, txistulariak, txalapartariak, momo-txorroak eta abar… beteko dituzte Burgoen  Enparantza, Merkaderes, Estafeta eta Gaztelu Enparantza; eta Burgoen plazan, 20:00etan, akelarre batekin amaituko dira ikuskizunak. Gauean arrano elkartean sagardotegi mundiala eginen dugu.

Etorri!

Zuen partehartzea da guretzako zuen saririk hoberena. Elurrari aurre egin!! Folk Lore zuek gabe ez baita ezer. Iruñean desfile espainarrak izateaz gain baditugulako bestelako gauzak erakusteko. Ihauteriak iraganak, Korrika eta Aste Sandua hurbil, zer egingo duzu hutsunea betetzeko? Folk Lore egunean izango duzu erantzuna!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.