Dokumentuaren akzioak
Five Days to Dance zineetan ikusi ahal izango da azaroan
Goiz batean, dantza bikote bat Donostiako Larramendi Ikastetxean agertzen da. Astelehena da eta ikasleei iragartzen diete bost egun dauzkatela eszenatokira igo eta dantza egiteko. Koreografia prestatzen hasten dira eta bost egunez dantzaren inguruan ibiliko dira jira biraka. Horrek gazte talde batengan eragiten dituen aldaketak, tentsioak, gozamenak, komunikazioa agertarazten du filmak. Amaya Lubeigt dantzari eta koreografo donostiarrak eta Wilfried Van Poppel holandarrak Donostiako Larramendi ikastetxean bizitako esperientzia kontatzen den Five days to dance dokumentala hainbat zine aretoetan eskainiko da azaroaren 6an.
Donostiako zinemaldian eskaini zen Five days to dance, eta orain zineetara iritsi da. Azaroaren 6an Bilbo, Elorrio, Ordizia eta Pasaiako zineetan ikusi ahal izango da, hileko dokumentala programaren baitan.
Dokumentuaren akzioak