Dokumentuaren akzioak
"Five Days to Dance" filma ikusteko gonbidapena
Gonbidapen honen arrazoia da, kultura hiriburutzak eskoletan, hurrengo bi ikasturtetan, bultzatu nahi duen proiektua lehen eskutik ezagutzea. Kultura eta elkarbizitza proiektua, ikasleen artean bestelako erlazio moduak esploratu nahi dituena, kasu honetan dantzaren bitartez.
Proiekzioaren ostean, aukera izango dugu Amaya Lubeigt eta Wilfried Van Poppel, koreografo eta esperientziaren egileak, Koruko Aizarna, Larramendi Ikastetxeko zuzendaria eta Rafa Molés eta Pepe Andreu, “Five Days to Dance” dokumentalaren zuzendariekin hitz egiteko.
Sinopsia “Five Days to Dance”
Goiz batean, dantza bikote bat Donostiako Larramendi Ikastetxean agertzen da. Astelehena da eta ikasleei iragartzen diete bost egun dauzkatela eszenatokira igo eta dantza egiteko. Astebete gauzak aldatzeko. Denbora tarte txikia. Koreografia laburra, erronka handia: Pertsonak mugitu, munduak geratzen gaituenean.
Dantzak derrigortzen die, jorratzen ari diren gizarte eginkizunak apurtzera. Dantzak elkar ukitzera derrigortzen ditu. Komunikatzen dira, berdintzen dira. Neska ederra dagoeneko ez da miretsiena, lotsatiak aurrera pausu bat ematen du… Dantzak elkar ukitzera derrigortzen ditu. Komunikatzen dira, berdintzen dira. Baten bat ez da azken momentura arte liberatuko.
Dokumentuaren akzioak