Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezpata-dantza, brokel-dantza eta aurreskua Añorgan

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza, brokel-dantza eta aurreskua Añorgan

2009/07/17 13:49

Eguerdiko 12:00etan jendea biltzen hasi zen Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen aurrean. Txistulariak, dantzariak, auzokideak eta mezatik ateratzen zirenak. Arkaitz-eko 40 dantzariek ezpatak eskuan, ezpata-dantza osatu eta txistularien ondotik jo zuten frontoira. Bertara iritsi eta ezpata-dantza eskaini zuten. Segidan, arkua osatu zuten ezpata luzeekin eta azpitik pasa ziren dantzari beteranoak eta Añorga elkarteko lehendakaria.

Brokel-dantza eskaini zuten segidan: agurra, belauntxingoa, makila handiekikoa, makila txikiekia, uztai txikiena, uztai handien dantza, zinta-dantza, brokel-makilena... Jose Lorenzo Pujanarekin orain 83 urte abiatutako taldeak, denbora guzti horretan landu dituen dantzak aletu zituen banan-banan.

Brokel-dantza bukatu eta soka-dantza egiteko prestatzen hasi ziren dantzari beteranoak. Baina lehenengo Jose Mari Gutierrez atabalaria izan zuten gogoan. Ez da urtebete Gutierrez hil zela taldeak emanaldia Donostian eman behar zuen egunean. Seme-alabei oroigarri bat eman diete eta minutuko ixilunea eginda soka-dantzari heldu diote. Belaunaldi desberdinetako dantzariak sokan eta dantzan ikusteko aukera eskaintzen du beteranoen aurreskuak. Abarketak dantzatzerakoan garai bateko dantzaera eta urratsak ikusteko aukera izaten da.

Tradizio luzeko taldea da Arkaitz, baina 2009ko Karmen egunean tradizio hori berretsi eta aurrera begira urrats bat ematea erabaki dute. Jaso duten Gipuzkoako dantzen ondarea orain arte bezala zaindu eta erakusteaz gain, urtero karmen egunean ezpata-dantza eta brokel-dantza eskaintzeko erabakia hartu dute, eta neska-mutilak bereiztu gabe, dantzari soil bezala aintzat hartuta, ekin diote lanari.

2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 044.jpg

2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 072.jpg

2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 142.jpg

2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 203.jpg2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 294.jpg

2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 400.jpg2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 438.jpg2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 518.jpg2009-07-16_Añorga-Karmen-ezpata-brokel-eta-soka-dantza_OA 697.jpg

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.