Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Europako ezpata-dantza zaharrenetakoa berreskuratuko dute Katalunian

Dokumentuaren akzioak

Europako ezpata-dantza zaharrenetakoa berreskuratuko dute Katalunian

2016/04/26 07:20
Europako ezpata-dantza zaharrenetakoa berreskuratuko dute Katalunian

Argazkia: ballespasescervera.blogspot.com

Badira 300 urte ez dela ezpata-dantzarik egiten Katalunian, 1714an debekatu egin baitziren. Angel Vallverdu ikertzaileak agerian jarri duenez Cerveran dokumentatu da Kataluniako ezpata-dantza zaharrena, XV. mendeko agiriek diote ezpata-dantza egin zela Lleidako herri honetan, eta beraz, Europako zaharranetakoa ere bada Cerverako Ball d'Espases hori. Herriko gazte talde bat lanean jarri da orain, irailean Santo Cristo-ren omenez egiten diren festa nagusietan ezpata-dantza berriz ere plazaratzeko.

1411n kokatzen dira ezpata-dantza honen aztarna zaharrenak. Ondorioz, Kataluniako ezpata-dantza zaharrena izan daiteke Cerverakoa, eta nazioartean ere zaharranetakoa. Ondorengotza gerraren ondorioz (1701-1714) agintea hartu zuten Borbondarren debekuek ezpata-dantza gabe utzi zuten herria. Agiri zaharrenak bertakoak izateaz gain, badirudi debekuaren ondoren Katalunian dantzatzeari utzi zitzaion azkena ere berau izan zela.

Orain, ezpata-dantza berreskuratu nahian herriko gazte talde bat, Angel Vallverdu dantza adituarekin batera, lanean ari da Cervera eta Kataluniako dokumentazioa bildu eta ikertzen. Arropa eta materiala berregiteko finantziazio bila ari dira orain eta horretarako mikro-mezenasgo kanpaina bat abian jarri dute.

Informazioa: Cervera tindrà el primer Ball d’Espases de Catalunya (Ball d'Espases de Cervera)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.