Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezkerralde makarrada gazte dantzarien proiektua abian!

Dokumentuaren akzioak

Ezkerralde makarrada gazte dantzarien proiektua abian!

2009/01/09 11:17

Dantzariak gara eta gure inguruan dantza herrikoiaren espazioa murrizten ari dela ikusten dugu. Alarde eta dantza jaialdietatik kanpo oso esparru estua gelditzen zaigu.

Zerbait berritzailea, herrikoia eta partehartzailea egiteko gogoa nabarmendu zen bileran. Dantzariak gara eta dantza da txikitatik landu dugun afizioa. Zerbait sortu dezakegu, bikain pasatu eta gizartera era apurtzailean hurbildu?

Bestalde orokorrean gure dantza taldeen zuzendaritzetatik gure ekimenarekiko mesfidantza dagoela aipatu zen. Dantza talde tradizionalak ahulduko diren beldurra. Eztabaida ireki eta jarrera zehaztu genuen: Ez dugu dantza talde alternatibo berri bat sortu nahi. Guztiok dantza talde ezberdinetako dantzariak gara eta bertan ikasi dugu dakiguna. Gure esparrua bestelakoa da. Ez ditugu gure dantza taldeak utziko. Alderantziz, pentsatzen dugu kalean egin daiteken edozein dantza ekimen edo proiektu berritzailek onura egingo diela dantza taldeei. Dantzak gizartean duen esparrua zabalduko baitu.

Zer egin nahi dugu beraz?

Kalean txosna eta jai giroan txaranga batekin musika moderno eta tradizionalak uztartuz, euskal dantzetan oinarritutako dantzaldi makarra.

Helburua:
1-Probokazioa: Sorpresaz gure inguruko herrietako jaietan agertu eta gure ikusgarria kalean, taberna edo txosnaguneetan egitea. Era partehartzaile eta alai batez. Inprobizazioari ere tokia emanez.

2-Eta noski garrantzitsuena guk dantzan bikain pasatzea. Edo guk festa dantzan egitea.

Oinarriak idatziak dira, eta gurpila hasia da bueltaka, orain ideiak lantzeko garaia da. Aurrera ezkerralde makarrada!

Hurrengo hitzorduak: (ekarri ensaio harropa!)
Barakaldoko Ibarrakaldu dantza taldean

  • Urtarrilaren 24an, larunbatez, 20:00etan
  • Urtarrilaren 31an, Larunbatez, 20:00etan

Dokumentuaren akzioak

Kimetz
2009/01/09 16:29

Iepa Joseba! Dudarik ez Zpeiz mukaki ikusteak sortu zuen eztabaida eta holako zerbait egin zitekeen asmoa.

Haiek dira aitzindari, guk aldiz ez genuke kopia egin nahi, bakarrik gure eskualdean dantza kaleratzeko zerbait dibertigarria egin. Oinarri ideia berdina bada ere.

Ez gara dantza adituak, dantzari soilak baizik, sormena da gakoa, ikusiko dugu zer ateratzen den!

Iggor
2009/01/09 18:02

Hasi baino aurretik limitatu zarete ya!! baina animo ! ni ezkerraldekoa naz eta paso egingo dut. Ez zait gustatzen lerro artistiko horiek.

Joseba5
2009/01/09 15:24

Honek Zpeiz Mukakiren kopia itxura du. Hortik doaz tiroak?

2009/01/09 17:24

Lan lerro berriak zabaltzeak ezin du kalterik ekarri. Eta beste aldetik, agian, haize berri hoiek forma zaharrak ekarri ditzakete, batek daki... Azken finan, tradizionala bilakatu dena zerbaitengatik izan da. Animo ba, eta aurrera!

nora
2009/01/16 21:40

Idei berriak ondo daudela uste dut,baino zpeiz mukakiren antzeko zehozer egingo badozue unnnnmmmmm,beintzat saiatu ONA ateratzen, ez nago adoz aukeratu dozuen bidearekin baino mesedez, DANTZATU, ez emon espektakulorik, gauzak kalera ateratzeko ondo landu, prestatu... egin behar dira, eta ez edozein modura atera dibertitzeko helburuarekin, horretarako zirkua daukagulako. Gure kultura da eta hortik erakustea primeran dago, baina ONDO EGINIKO GAUZAK. neuk ere ezkerraldekoa naz baino ez dot konpartitzen zuen ideia. Dena den animo. Ea hortik ikusten zaituztedan. Gauzak ondo ateratzeko ez gara zertan dantzari adituak izan behar!!!

Joseba5
2009/01/09 21:37

"Ez gara dantza adituak, dantzari soilak baizik, sormena da gakoa, ikusiko dugu zer ateratzen den!"

Ez zarete dantza adituak eta sormena da gakoa? Beraz, ez badakit asko dantzari buruz gehiago ikasi beharrean asmatzen hasi eta listo?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.