Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EVOLUTION & LOVE. Sarrera

Dokumentuaren akzioak

EVOLUTION & LOVE. Sarrera

2008/10/09 00:00

Evolution&Love amodioa eta norberaren sinesteen aldeko borrokaren bideko istorioa dugu. Askatasuna eta konpromezua kontrajartzen ditu, maiz libertinajetzat gaizki-ulertua dugun amodio askatasuna zalantzan jartzeko.

Egoera ezberdinak elkar lotzen dira ikuslearen emozioa lortu nahi duen ikuskizun honetan. Alegia, ikuslea bera, gertakarien joan etorriarekin, Istorioan barneratzen joatea du helburu. Bere giza jarrera, bere askatasuna, eguneroko bizitzaren hainbat isladetako bat besterik ez da izango.

Protagonistak bere neska-laguna ihes egiten ikusiko du, biek onartua duten askatasun hitzarmenaren baitan. Bere harremanaren oinarria arriskuan ikusten duenean, berriz, etsipenean zain dagoen maitalearen bila ekingo dio bidaiari.

Amodioaren garaipena eta porrota eskutik doaz, gizakion arteko amodio harremanak bizitzeko modua eztabaidatzen duen istorio honetan. Dantzamusikaren adierazpen fisikoa bihurtzen da, eta aldi berean, musika, ikuslea istorioan zehar garraiatuko duten aktoreen ahotsa izango da.

Bederatzi musikari, hamaika dantzari, argia, bideoa eta soinua eszenatoki gainean nahasten dira, ordubete inguruko agerpenan, ikuslea gozaraziko duten sentipen amaigabeak helarazteko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.