Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herria Dantzan jaialdia Getxon Itxas Argiaren 50. urteurrena ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herria Dantzan jaialdia Getxon Itxas Argiaren 50. urteurrena ospatzeko

2014/11/06 10:55

Getxoko Andra Mari elizaren elizpean sortu zuen 1964. urtean Itxas Argia kultura elkartearen dantza taldea. Mende erdiko ibilbidea ospatzen ari dira 2014an, eta antolatutako ekitaldien artean, Azaroaren 15ean Euskal Herria Dantzan jaialdia antolatu dute. Algara (Gasteiz), Korosti (Legazpi), Rocamador (Zangoza), Primadera (Arbona) eta Itxas Argiak (Getxo) berak parte hartuko dute jaialdian. 

1965an sortu, eta 1965ean egin zuen jendaurreko lehen agerrialdia, hain zuzen ere Itxas Argia elkarteak berak antolatzen duen Paella Lehiaketa egunean. 50 urteko ibilbidea zorionduz, Deia egunkariak Hemendik saria eman dio Itxas Argia dantza taldeari. 

Euskal Herria Dantzan jaialdia

  • Azaroak 15, 18:30ean
  • Andra Mari kiroldegia (Getxo)
  • Algara (Gasteiz), Korosti (Legazpi), Rocamador (Zangoza), Primadera (Arbona) eta Itxas Argia (Getxo) dantza taldeak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.