Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantza eta berdintasuna Jaizkibel Konpainiaren bideo-forumean

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza eta berdintasuna Jaizkibel Konpainiaren bideo-forumean

2022/03/22 07:30
Euskal dantza eta berdintasuna Jaizkibel Konpainiaren bideo-forumean

Dantza eta berdintasuna bideo foruma, Hondarribia, 2022-03-12. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Andoaingo Axeri-dantzan, Oñatiko Korpus dantzetan eta Iurretako dantzari-dantzan emakumeen parte hartzearen inguruko esperientziak kontatu dituzte Jaizkibel konpainiak antolatu duen Euskal dantza eta berdintasuna bideo-forumean. Axeri-dantza elkarteko, Oñatz dantza taldeko eta Iurretako dantzariek ordezkariek kontatu dute nolakoa izan den emakumeen parte hartzearen hasiera herri bakoitzeko dantzetan, eta horren ondoren eman diren urratsak eta falta direnak aipatu dituzte.

Martxoaren 13an egin da bideo-foruma Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean; aurrena, Neskak dantzara, Andoaingo axeri-dantzaren irudiak eta Jantzari dokumentalaren zati bat proiektatu dira, eta, ondoren, Dantzan elkarteko Oier Araolazaren galderei erantzunez protagonistek hartu dute hitza: Izaskun Beraza eta Aitziber Ugartemendia (Andoaingo axeri-dantza elakrtea), Unai Esturo (Iurreta dantzariak) eta Irati Aranburu eta Iulene Urrutia (Oñatz dantza taldea). 

Hemen duzue mahainguruaren audioa:

Dantza eta berdintasuna bideo foruma
Dantza eta berdintasuna bideo foruma, Iulene Urrutia, Irati Aranburu, Unai Esturo, Izaskun Beraza, Aitziber Ugartemendia eta Oier Araolaza. Argazkia: Miren Aranburu

Oñatiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua erakusten du Neskak Dantzara, Julen Iriondoren ikus-entzunezkoak; Iurretako dantzarien 150 urte historia eta emakumeak dantzari-dantzan plazaratu ziren eguneko irudiak eta sentipenak jasotzen dituen Jantzari-k, Iurretako dantzariek eta Bideografikek egindakoak. Horiez gain Andoaingo axeri-dantzari buruzko irudi bilduma bat eskaini da.

Jantzari: Teaserra

 

Neskak, dantzara!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.