Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etxepare Euskal Institutuaren aurkezpena

Dokumentuaren akzioak

Etxepare Euskal Institutuaren aurkezpena

2011/03/10 13:40

Munduan euskara eta euskal kultura zabaltzea dira Etxepare Euskal Institutuaren egitekoak. Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde publikoa da, eta 2010eko urriaren 29an ireki zituen bere ateak Donostiako Prim kaleko 7.ean. Bernat Etxepareri zor dio izena, 1545ean euskarazko lehen liburua, Linguae Vasconum Primitia, idatzi zuen idazleari. Euskaraz inoiz idatzitako lehen liburu hartan jasoa dago Etxepare Euskal Institutua definitzen duen esaldi ospetsua: “Heuscara/ Ialgi hadi mundura”.

Datorren martxoaren 15an ospatuko den aurkezpenean, hainbat idazlek, musikarik eta antzezlek hartuko du parte. Horien artean daude: Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Uxue Alberdi, Anjel Lertxundi, Joseba Apaolaza, Kirmen Uribe, Mireia Gabilondo, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Mariasun Landa, Iñaki Salvador, Xabier Zeberio, Maite Arrese eta abar.

Dantzariak ere izango dira aurkezpenean. Jon Mayak koreografia zuzendari gisa aritu da eta berak ere dantzatuko duen arren, hauek dira berarekin taularatuko diren gainerako dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nagore Indakoetxea, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena.

Urtarrilaren 15an, arratsaldeko 19:30tan Bilboko Arriaga antzokira bertaratu nahi duenak, Etxepare Euskal Instituak horretarako sortu duen webgunean sartu besterik ez du.

 

Dokumentuaren akzioak

Legolas
2011/03/11 18:33

Beti berdinak hor egon edo ez, norbaitek salatzen badu, horrek benetan aspertzen dizu? Orain jendearen balorazio kritikoak aspergarriak dira? Vaya...

Akaso logikoa aurkituko duzu halako aktore, idazle eta bertsolari ezberdineko sorta horren ondoan betiko dantzari horiek aurkitzea, ondo ba, baina horretaz benetan asperturik daudenak pakean utzi. Gainera, hori defenditzeko duzun argudioa Etxeparekoek haiek aukeratu dituztela (y a misa) bada...

Halako pentsamendu progresistek bai aspertzen dutela!

Halako

Frodo
2011/03/10 19:49

Joe, "beti berdinak" diok. Etxepare Institutukoek egokienak dantzari horiek direla uste baditek nor haiz hi horren aurka agertzeko. Ez badituk gustuko hoa hauek ez zeudeken beste leku batetara. Horrelako komentarioak dituk ni aspertzen nautenak. Hik ere ya aburres!

pd: beste konpainia profesional bat diok, BAT (zein ez duk esan aitzitik). mmm... bakarra baduk alternatiba, ez zegok gaizki erabakita. Bitik bat, hirea -hire gustukoa- ez ordea... zorte txarra!

Joseba1
2011/03/10 18:58

Ikusita idazleak, aktoreak eta musikoak nahiko dibersoak direla dantzariak probintzi diferentetakoak hartuko zituztela espero nuen, baina nada, ze iluso, denak giputxiak.

Joseba1
2011/03/10 20:44

Aktoreak, idazleak, musikoak... talde askotakoak dira, errepresentazio zabal bat ematen dute. Dantzariak denak dira herri berdinekoak. Zer uste duzu Bizkaian ez dagoela dantzari onik? Eta Araban? Ba bai, badago, batzu hori entzun nahi ez arren. Etxepare denok ordaintzen dugu, eta aktore desberdinak agertzen badira ez dakit zergatik dantzariak ezin duten gauza berdina egin.

Gandalf
2011/03/10 18:25

Beti dantzari berdinak! Badago beste konpainia profesional bat ere! Ya aburren...

Gandalf
2011/03/11 11:55

Ez pikatu Frodo. Baiña historia honek ya usaina dauka. Josebak esan duena hor dago, aktoreak eta musikoak dira talde askotakoak eta dantzariak bakarrik batekoak. Beste konpañia profesionala esan dut eskusa horrek ere ez duelako balio ez direla profesional bakarrak. Baudade dantzari onak gehiago, eta beti berdinak toki guztietan ya aburre.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.