Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Esteban Berazadi hil da

Dokumentuaren akzioak

Esteban Berazadi hil da

2005/05/16 15:55

Esteban Berazadi Zarauzko dantza-maisu eta dantzari guztien aita zen. Gaztetan Batzokiko dantza taldean aritu zen, eta gerran Iparraldera ihes egin eta gero, ERESOINKA taldean aritu zen dantzan Europako antzoki onenetan. Alemanak Frantziara sartu zirenean muga pasa zuen, atxilotu egin zuten, eta Miranda de Ebro-ko kontzentrazio-gunean egon zen aurrena, eta Algeciras-eko Batallón de Trabajadoresen gero.

Zarautza etorri zenean, gerraosteko Zarauzko kultur-mugimenduan aitzindari izan zen IRRINTZI taldean dantza-maisu aritu zen.

Orain bi urte ospatu zituen IRRINTZIk 50 urte, eta omenaldia egin genion Esteban Berazadiri.

Gaur eguerdian emango diote lur, eta arratsaldeko 7tan izango da hileta elizkizuna Zarauzko Parrokian.

Txaparro aldizkarian elkarrizketa bat egin nion iaz. IRRINTZI taldearen gorabeherak ere idatzi nituen aldizkari berean. Bi artikuluak, helbide hauetan dituzue:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.