Dokumentuaren akzioak
Espainiako dantzaren plan orokorra onartu dute
Azaroaren 2an eta 3an egin zuten Tenerifen Espainiako dantzaren II. foroa. Dantzaren alorreko hainbat aditu eta profesional bildu zen bertan. Jardunaldietako ondoriorik aipagarriena 2010-2014. urtearteko Espainiako dantzaren plan orokorra aurkeztu eta onartu izana.
Hainbat neurri
2010. urtetik aurrera, plan honek hainbat neurri bultzatuko ditu: Dantza bere genero guztietan sostengatzea sorkuntza zentroen bitartez. Sorkuntza eta hedapena laguntzea, Espainia osorako dantza zirkuito orokor bat osatuz. Dibulgazioa bermatzea danza.es webgunea oinarri hartuko duen baliabideen zentro bat sortuz. Orain arte sakabanatuta zeuden hainbat dokumentazio zerbitzu batzea izanen du helburu.
Dantzaren plan orokor hau sortzeko Espainiako eta atzerriko iraganeko eta gaur egungo modeloetan oinarritu egin dira, baita 2008. urtean egindako Dantzaren I. foroko hausnarketa eta ondorioetan ere. Dantzaren sektorearen egoeraren analisia egiten da planean, eta heldu diren 5 urteetarako lan ildoak eta neurriak ere proposatzen ditu, esan bezala.
Dokumentuaren akzioak