Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskola elkarteak 75 urteurrena ospatuko du 2015ean

Dokumentuaren akzioak

Eskola elkarteak 75 urteurrena ospatuko du 2015ean

2014/12/23 10:30

75 urte beteko ditu Donostiako Koruko Ama Birjinaren Eskola erakundeak datorren 2015 urtean. 1940an sortu zen elkarte hau, eta urteurrena ospatzeko programa zabala prestatzen dihardute.  

2015eko hilabeteroko agenda okupatuta izango dute Eskolako partaide eta dantza zein musika zaleek. Urtarrilean hasi eta abendura arte hainbat eratako ikuskizun eta emanaldiak plazaratuko dituzte Donostian eta inguruetan.

Eskola kaxarranka

Urtea hasi eta berehala, urtarrilaren 9an, programaren aurkezpena egingo da, DSS2016ren egoitzan. "Eskola jaldi hadi plazara" lelopean, Olatz Beobidek zuzendutako performance batekin hiriko eragile ezberdinei egingo diete aurkezpena eta bertan, urtean zehar aurrera eramango den programaren aurkezpena egingo da. 

 Programazio ofiziala urtarrilean aurkeztuko badute ere behin behineko programa honakoa da:

  • Urtarrila: Eskola ereserkiaren estreinaldia. Tanborradak jo, abesbatzak kanta eta dantza taldeak dantzatzu egingo du.
  • Otsaila: Eskolak hainbat hamarkadetan atera dituen inauteri konparsetako jantziekin osatutako konparsa aterako da kalera.
  • Martxoa: Sagardotegi bazkaria.
  • Apirila: Defuntu-meza Santa Marian, dantza taldearen eta abesbatzak lagunduta.
  • Maiatza: 75 fandango ekintza.
  • Ekaina: Eskolaren entsegu eta ikastaroak kalean.
  • Uztaila: Dantza taldearen bidaia Belgikara.
  • Abuztua: Atal guztien emanaldia Aste Nagusiaren barruan.
  • Iraila: Erromeria Ernion.
  • Urria: Erakusketa.
  • Azaroa: Belaunaldi ezberdinen emanaldia Kursaaleko auditorian.
  • Abendua: DVDaren aurkezpena.

Eskola 1940an sortu zen, hasieran Schola Cantorum izenpean eta Santa Maria elizaren babesean. Joan Urteaga Loidik eman zion hasierako bultzada gizon, emakume zein haurren abesbatzak martxan jartzen. Denborak aurrera egin ahala dantza taldea, danborrada, eta Jardinzayen konpartsa gehitu zitzaizkion erakundeari eta 1976an izena aldatu zioten, Koruko Amabirjinaren Eskola erakundea izatera pasa zen orduan. Oraingoan erakundeko partaide guztiek parte hartuko dute, 75. urteurreneko logo eta ereserki berriaz identifikatuta, ospakizunetan.

Schola Cantorum 1943
Schola Cantorum 1943an

Informazioa: Koruko Ama Birjinaren Eskola 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.