Euskal dantzaren eta musikaren alorreko eragileak omenduko dituzte Esker Onak ekitaldian
Dantzari-dantza, Garai, 2022-07-26. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Euskal dantza tradizionalaren, musikaren eta folklorearen alorrean egindako lana eta ibilbidea aitortuko die aurten aukeratutako talde, elkarte eta norbanakoei Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB). Dantza Tradizionalaren Esker Onak 10. ekitaldia irailaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.
Ekitaldia 19:00etan hasiko da Euskalduna Jauregiko 0B aretoan, eta ateak 18:30ean irekiko dituzte. Aurreko edizioetako Esker Onak sarituen aipamen berezia ere egingo dute, filmazioen bidez.
Hauek dira aurtengo aitortzak:
-
Garaiko Dantza Taldea (Garai), Durangaldeko dantza tradizionalak lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik.
-
Danetarako Danok (Trapagaran), Durundi Barri (Lemoa), Erreka Ortu (Barakaldo), Gorantzaileak (Sondika), Ibarrakaldu (Barakaldo), Udabarri (Zornotza) eta Zerutxu (Markina-Xemein), Euskal Herriko dantza tradizionalak 60 urtez lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik.
-
Gaztedi Dantzari Taldea (Bilbo, Santutxu), 75. urteurrenagatik.
-
Roberto Etxebarria (Gatika, 1969), musika tradizionalaren arloan egindako lanagatik.
-
Anton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa (Iurreta, 1951), euskal dantza tradizionalarekin eta folklorearekin izandako dedikazio eta konpromisoagatik.
-
Juan Sainz (Tutera, 1953) eta Muga Taldea (Tutera), Jota de Tudela edo Viva La Pepa dantzaren inguruan eginiko lanagatik.
-
Calzados Bizkarguenaga (Bilbo), euskal dantza tradizionalerako jantziekin egindako lanagatik.
-
Danbolin Txistu Elkartea (Basauri), egindako lanagatik.
BDBk 2017an antolatu zuen lehen aldiz Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia. Ordutik, euskal dantzaren, musikaren eta folklorearen aldeko lana egiten duten pertsona eta eragileen ekarpena aitortzeko hitzordua da.
Dantzan