Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lituania, Txina eta Filipinetan arituko da Ertza

Dokumentuaren akzioak

Lituania, Txina eta Filipinetan arituko da Ertza

2007/04/04 09:43

Apirilean Bartzelonan, Mercat de les Flors antzokian aurkeztuko du Asier Zabaletak Look. Ondoren, Madrilen izango da, besteak beste Madrid en Danza jaialdian. Apirilaren azken egunotan Lituaniara joko dute Ertza konpainiako kideek eta Vilnius hirian "EGO-tik" lana eskainiko dute.

Eta maiatzaren erdialdean Txinan izango dira, Beijing-en hain zuzen ere. Meet in Beijing jaialdian bi emanaldi eskainiko ditu Ertzak, maiatzaren 16an eta 17an, EGO-tik lana eskainiko du Txinako hiriburuan. Maiatzaren 31tik Ekainaren 3ra Filipinetan izango da Ertza konpainia. Lehenengo sorkuntza taller bat eskainiko du Manilan, eta ekainaren 3an EGO-tik ikuskizuna aurkeztuko du bertan.

Hona hemen datozen hilabeteotarako Ertza konpainiak aurreikusita duen egitaraua "mugitua".

Apirilak 12 - Bartzelona

  • "LOOK"-en emanaldi bat Bartzelonako MOV-s jaialdian, Mercat dels flors aretoan

Apirilak 14 - Madril

  • "LOOK"-en emanaldia Velilla de San Antonion (Madrid)

Apirilak 17 eta 18 - Madril

  • "LOOK"-en emanaldiak Madrid en Danza jaialdian, "La Cuarta Pared" aretoan

Apirilak 21 - Madril

  • "LOOK"-en emanaldia Navalcarneron (Madrid)
Apirilak 26 - Gasteiz
  • "LOOK"-en emanaldia.
Apirilak 30 - Lituania
  • "EGO-tik"-en emanaldi bat Lituaniako Vilnius hirian.

Maiatzak 16 eta 17 - Txina

  • "EGO-tik"-en bi emanaldi Beijing-eko MEET IN BEIJING jaialdian.

Maiatzaren 31tik Ekainaren 3ra - Filipinak

  • Maiatzaren 31tik ekainaren 1era Asier Zabaletak sorkuntza taillerra eskeiniko du Manila-ko hirian.
  • Ekainaren 3an "EGO-tik"-en emanaldi bat Manilan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.