Dokumentuaren akzioak
Ertzak Madrileko Koreografia Sariketara aurkeztuko du Asier Zabaletaren azken lana
"Bihar jaio nintzen" bidean elkar gurutzatzen diren bi begirada dira. Batek iraganetik etorkizunera begiratzen du eta besteak kontrako norabidean begiratzen du. Atzo eta bihar artean eraikitako zubia da. Tradiziotik irekitzen den atea eta etorkizunari begiratzeko aukera ematen diguna, eta aldi berean, berriztu eta beldurrik gabe aldatzeko aukera ematen diguna. Eta beste ate bat modernitatetik irekitzen da atzerantz begira nondik gatozen gogorarazten diguna. Lau dantzarirentzat sortutako koreografia da, maiz tradizioa estaltzen duen hermetismo hori eta modernitateak duen esklusibitate halo hori hautsi nahi duena, elkar ulertzeko norabidean.
Koreografia: Asier Zabaleta
Interpreteak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Oihana Maritorena, Maider Oiartzabal.
Musika: Borja Ramos.
Dokumentuaren akzioak