Dokumentuaren akzioak
Ertzak aurkezten du: Act of God, Asier Zabaletaren pieza berri bat
Ertza
2011/09/15 07:11
"Geure erantzukizunetik askatzeko asmazioa ote da jainkoa?
Askatasunari diogun izua baretzeko modua? Beste norbaitengan sinestearen
poderioz, geure buruengan ez sinestekoa? Beldurrari errentagarritasuna
ateratzeko era zikoitza, ala haraindiko munduen itxaropena?
Zenbaitentzat herriaren opioa dena, kontsolamendua eta indarra emateko
erritual sorta da beste batzuentzat. Batzuentzat sineskeria antolatua
dena, bizitzaren zentzurik eza zedarritu eta arautzeko modua da
bestetzuentzat. Gertaerak daude batetik, eta gertaera horien
interpretazioa, bestetik. Gauzen zergatia haurren seta eta
xalotasunarekin galdetzen dutenen begiradan kokatzen da Act of God. Zer
da komenigarriago, drama ilunari etsipen kristauarekin behatzea, ala
datorrenari umore beltzarekin heltzea? Balio al dute garai berriotan
berba zahar eta higatuek? Hitza amaitzen den lekuan, ulua baino ez zaigu
geratzen. Oihukatutako ulua, eta, zergatik ez, dantzatutako ulua." Harkaitz Cano
- Zuzendaria: Asier Zabaleta.
- Laguntzailea: Arantza Balentziaga.
- Dantzariak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemí Viana, Asier Zabaleta.
- Koreografia: Asier Zabaleta.
- Dramaturgia eta aktore zuzendaritza: Ander Lipus.
- Testuak: Harkaitz Cano.
- Soinu diseinua: Xabi Erkizia.
- Musika: J.S. Bach.
- Argiztapena: Antoni Angel Alcaide.
- Banaketa: Arantza Balentziaga. info@ertza.com
Act of God
Irailaren 17an, 20:00etan Donostiako Gazteszena Aretoan
Informazioa: Ertza
Dokumentuaren akzioak