Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Act of God-en estreinaldia

Dokumentuaren akzioak

Act of God-en estreinaldia

2011/09/01 13:48

"Geure erantzukizunetik askatzeko asmazioa ote da jainkoa? Askatasunari diogun izua baretzeko modua? Beste norbaitengan sinestearen poderioz, geure buruengan ez sinestekoa? Beldurrari errentagarritasuna ateratzeko era zikoitza, ala haraindiko munduen itxaropena? Zenbaitentzat herriaren opioa dena, kontsolamendua eta indarra emateko erritual sorta da beste batzuentzat. Batzuentzat sineskeria antolatua dena, bizitzaren zentzurik eza zedarritu eta arautzeko modua da bestetzuentzat. Gertaerak daude batetik, eta gertaera horien interpretazioa, bestetik. Gauzen zergatia haurren seta eta xalotasunarekin galdetzen dutenen begiradan kokatzen da Act of God. Zer da komenigarriago, drama ilunari etsipen kristauarekin behatzea, ala datorrenari umore beltzarekin heltzea? Balio al dute garai berriotan berba zahar eta higatuek? Hitza amaitzen den lekuan, ulua baino ez zaigu geratzen. Oihukatutako ulua, eta, zergatik ez, dantzatutako ulua." Harkaitz Cano

 

Ertza: Act of God

Donostia, Gasteszena

2011ko iraialak 17

Informazioa: Ertza

 


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.