Dokumentuaren akzioak
Errumaniako dantzen eta ijitoen dantzen ikastaroa
Bucarest-en jaioa da Daniel Sandu, 1967. urtean, eta umetatik aritu da dantzan. 6 urterekin Romanasul taldean sartu zen eta 18 urterekin Rapsodia Rumana konpainia entzutetsuan. Dantza estilo eta erritmo desberdinak ikasteko erraztasun handia erakutsi du beti Sanduk. 1992an Amsterdam-eko International Dance Theatre konpainian sartu zen, eta bertan aritu da 2000. urterarte, nazioarteko hainbat dantza estilo landuz: Indiako Khatak, Armeniako dantzak, Argentinako boleadoreak eta Balkanetako ijito-dantzak. 2003an Rotterdam-eko dantza akademiaren titulua eskuratu zuen, tap dantzan berezituta. Gaur egun Amsterdamen aritzen da irakasle eta nazioartean hainbat ikastaro eta mintegi eskaini ditu.
Ikastaroa El Tilo izeneko biltzar-etxean egingo da, Ribota de Ordunten, Burgosen iparraldean (Balmasedatik 10 kmra). Apirilaren 18, 19 eta 20an izango dira dantza ikastaroak goizez (ostirala, larunbata eta igandea 10:30-13:30) eta arratsaldez (ostirala eta larunbata 17:00-20:00) izango dira. Prezioa: 225 €. Egoitza eta jatorduak barne (17ko afaritik 20ko bazkarira, biak barne). Informazioa eta izen-emateak: Javi eta Cuca ( info@danzasinfronteras.com / tlfnoak: 947 127 318 eta 660 743 101).
Dokumentuaren akzioak