Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erromeria Eguna Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Erromeria Eguna Errenterian

Ereintza elkartea
2004/07/15 20:17
Datorren larunbatean, Uztailak 17, Errenterian Erromeria eguna ospatuko dugu. Jarraian eguneko egitaraua bidaltzen zaizue baita parte hartzaileak ere; baina jakin zuek ere gonbidatuak zaudetela jaian parte hartzeko.

Bazkarira joan nahi izanez gero dei ezazue telefono honetara eta bertan
sarrerak gordeko zaizkizue.

Ereintza elkartea: 943 526553

EGUNEKO EGITARAUA

10.00 DIANA.
Herriko kaleetan zehar

11:00 DANTZA IKASTAROA
Iparraldeko euskal jauziak Patxi Perezen eskutik. Esmalteriako plazan.

12:30 KALEZ- KALE.
Herriko kaleetan zehar musikari eta dantzariak.

13:00 DANTZA ETA MUSIKA IKUSKIZUNA
Zumardian

14:30 HERRI BAZKARIA
Kiroldegian

18:00 ERROMERIA HANDIA
HARI GORRI Patxi Perezen eskutik. Zumardian.

23:00 DANTZALDIA ZUMARDIAN.
TRIKIZIO


EGUNEKO PARTEHARTZAILEAK

- HARI GORRI PATXI PEREZEKIN
- TRIKITILARIAK:

Laja eta Landakanda
Xabier eta Maider
Naroa eta Arrate
Maider eta Itziar
Txorimaloak

· TRIKITIXA- DULTZAINA:

J.M. Beltran eta Astiazaran anaiak

· DANTZARAKO TXARANGA:

Alkarkide

· ALBOKARIAK:

Ibon Koteron

· DULTZAINEROAK:

Errenteria eta ingurukoak

· TXISTULARIAK:

Ereintza elkarteko txistulari taldea

· TXALAPARTARIAK
· ZUBIETAKO ZANPANTZARRAK
· GAUEKO DANTZALDIA:
Trikizio

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.