Dokumentuaren akzioak
Erroak, Lea-Artibaiko dantza tradizionalak protagonista dituen ikuskizuna Lekeition
Lea-Artibaiko dantza taldeen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik Erroak dantza tradizionaleko ikuskizuna eskainiko da Lekeition bihar, maiatzaren 7an. Tokian-tokiko dantzak mantentzen dituzten jatorrizko dantza taldeek parte hartuko dute Lekeitioko Santi Brouard frontoian eskainiko den emanaldian: Lekeitio, Ondarru, Mendexa eta Markinako dantza taldeek beraien herrietako dantzak eskainiko dituzte.
Hona hemen Erroak ikuskizunaren egitaraua:
- Lekeitioko Estudiantina
- Ondarruko Kresala dantza taldea: Saliña-saliña
- Mendexako dantza taldea: Mahai gainekoa
- Markinako Zerutxu dantza taldea: Xemeingo ezpata-dantza
- Lekeitioko Kaixarranka
- Lekeitioko Etorkizuna dantza taldea: Andrazkoen soka-dantza
Jaialdi hau, maiatzaren 15ean ospatuko den Bizkaiko Dantzari Egunaren aurrekaria izango da. Izan ere, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Lekeitioko Udalak elkarlanean Bizkaiko Dantzari Eguna 2016 antolatuko dute Lekeition bertan.
Erroak, dantza tradizionaleko ikuskizuna
- Antolatzailea: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
- Parte hartzaileak: Ondarruko Kresala datza taldea, Mendexako dantza taldea, Markinako Zerutxu dantza taldea, Lekeitioko Etorkizuna dantza taldea.
- Tokia: Lekeitio, Santi Brouard frontoia.
- Ordua: 21:30
Dokumentuaren akzioak