Dokumentuaren akzioak
Errenteriako VII. Gipuzkoar Dantza Txapelketa
Txapelketa Urriaren 19an, larunbata, 17.30etan ospatuko da Gamon Zumardian, eguraldi txarra eginez gero Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessengo auditorioan). Dantzariak arratsaldeko 16.45etan aurkeztu beharko dira.
OINARRIAK
1. 15 urteko edo gehiagoko dantzariek parte hartu ahalko dute.
2. Izen emateko epea, Urriaren 12an amaituko da. Izen emateko telefonoa honako hau da: 943 289848 (EDB).
3. Txapelketan hiru izango dira dantzatu beharreko dantzak; lehen fasean, Aurkez-aurkea (bertako puntuek finalerako balioa edukiko dute) eta honen ondoren, lehen hamar sailkatuek, Agurra eta Zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Musikariek bost zortziko ezberdin joko dituzte.
4. Sariak:
1. Txapela, gerrikoa, oroigarria, 150 eta bi lagunentzako afaria.
2. Oroigarria, 120 eta bi pertsonentzako afaria.
3. Oroigarria eta 90 .
4. Oroigarria eta 72 .
5. Oroigarria eta 60 .
6. 48 .
7. 45 .
8. 42 .
9. 40 .
10. 36 .
Ez sailkatuek 30 jasoko dituzte.
* Dantzari guztien artean 2 pertsonentzako afaria zozketatuko da.
5. Baldintza hauetan erabakitzen ez den edozein arazo sortzen baldin bada, txapelketaren antolatzaileen esku geldituko da haren konponketa.
Dokumentuaren akzioak