Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errenteria Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Errenteria Dantzan

2002/04/08 21:46

Maiatzaren 1ean Dantzari Txiki Eguna, Maskaradari buruzko hitzaldia Patxi Labordarekin, Belgradoko dantaz taldea bat e.a. izango ditugu. Apirilaren 28ean Gamere-Zihigako maskarada izango da Errenteria-Oreretan: 12:00etan barrikadak eta 18:00etan saio nagusia Herriko Enparantzan.

Dokumentuaren akzioak

Jon Maya
2002/04/18 18:26

Kaixo denoi:

Esan nizuen Errenteria Dantzan Jaialdiko egitarau osatuagoa igorriko nizuela. Hortxe doa:

Apirilaren 28an: Gamere-Zihigako maskarada
12:00etan: Barrikadak herriko kale eta ostatuetan zehar.
18:00etan: Saio nagusia Herriko Enparantzan.

Maiatzak 1: Dantzari Txiki Eguna

Euskal Herriko hainbat herritako dantzari gazteak ibiliko dira kalean zehar.

11:30etan: Kale-jira herriko kaleetan zehar.
13:00etan: Talde guztiak Zumardian eskainiko dute saioa.
17:00etan: Dantzaldia Modestorekin.

Maiatzak 2: Maskaradari buruzko hitzaldia eta erakusketa

19:00etan: Patxi Labordak Zuberoako Maskaradari buruzko hitzaldia eskainiko
du Reina aretoan, eta Maskaradan erabiltzen diren jantziekin erakusketa bat
izango da ikusgai.

Maiatzak 3: Yugoslabiako Lira taldeak Beran eskainiko du saioa.

Maiatzak 4: Folklore jaialdia. Euskal Herriko eta Yugoslabiako folklorea

18:30etan: Dantza taldeen desfilea herriko kaleetan zehar.
20:15etan: Dantza Jaialdia Udal Kiroldegian.

.Lira taldea (Yugoslabia)
.Ereintza Dantza Taldea
.Errenteriako Udal dantza eskola

Kiroldegian bertan Errenteria DAntzan 1. Mural lehiaketako lanak izango
dira ikusgai.

Maiatzak 5:

12:00etan: Lira taldea herriko kalean zehar
13:00etan: Lira taldearen emanaldia Zumardian.

Ekitaldi hauez gain Ereintza Dantza Taldeak lan bereziqa egingo du astean
zehar herriko azenbait ikastetxerekin. Batetik, dantza tailer bat antolatu
du, Maskaradari buruzko hitzaldi sorta batean hartuko dute parte ikasleek
eta Errenteria Dantzan I. Mural lehiaketa antolatu du, gai bezala euskal
dantza hartuta.

Guztiak gonbidatuta zaudete ekitaldi hauetan parte hartzera.

Gero arte

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.