Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errenteria Dantzan 2007

Dokumentuaren akzioak

Errenteria Dantzan 2007

Jaialdia ekainaren 16an abiatu eta ekainaren 24ra bitartean izango da. Bertan, Euskal Herriko dantzan joeren ikuspegi zabala ikusi ahal izango da. Dena den, Errenteria Dantzan jaialdiak arreta berezia ipini die Gipuzkoako dantzei. Ereintza Dantza Taldeak urtero prestatzen duen dantza saioa Gipuzkoako dantzei zuzendua izango da. Gipuzkoako ohitura eta dantzak eszenaratuko ditu 50 dantzari eta 10 musikarik osatutako taldereakin.

Gipuzkoako herri dantzak, jatorrizkoak diren herriko taldeak eskainita ere ikusgai izango dira. Besteak beste, Oñati eta Lizartzako dantzariak Errenteriako kaleetan izango dira beren herriko dantzak erakutsiz.

Azken urtean indar handiz barneratu da Gipuzkoako dantza eszenan Ballet Biarritz Junior konpainia. Ballet Biarritzek duen Mugaz GAindiko proiektuaren baitan sortu zen konpainia hau, eta aurten IBILALDI izeneko ikuskizunarekin bira ederra egiten ari dira. Hain zuzen, ikuskizun hori izango da ikusgai Errenteria Dantzan Jaialdian.

Herri Musika eta Dantza ulertzeko emanaldi interesgarria eskainiko duen Aiko taldea izango da. Dantza eta musika irakasleek osatutako talde honek dantza sozializatzea du helburu. Asmo horrekin prestatu du Maisuak emanaldia. Bertan Sabin Bikandi, Alvaro Garcia eta Aitor Furundarena musikariak eta Patxi Laborda, Larraitz Artetxe, Jon Maya eta Vanesa Castaño dantzariak biltzen dira.

Egitarau oparoa, beraz, aurtengo Errenteria Dantzanek dakarrena.


Errenteria Dantzan 2007

Egitaraua

 

Ekainak 16

Ereintza Dantza Taldearen ikuskizuna

20:30ean Kiroldegian.


Ekainak 17

Gipuzkoako Herri Dantzak

12:00etan herriko kaleetan

  • Alkarkide (Pasaia)
  • Otsolar (Lizartza)
  • Oñatz (Oñati)
  • Ereintza dantza taldea


Ballet Biarritz Junior
-en ‘Ibilaldi’ ikuskizuna

20:00etan Errenteria Hiria Kulturgunean


Ekainak 23

San Juan bezperako soka-dantza

22:00etan Herriko Enparantzan


Ekainak 24

Dantzaldia Udal Txistu Taldearekin

12:45ean Herriko Enparantzan


Aiko Taldearen ‘Maisuak’
ikuskizuna

18:30ean Xabier Olaskoaga plazan

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.