Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eresoinka, Dantza eta Abesbatz Euskal Konpainia Nazionalaren 80. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Eresoinka, Dantza eta Abesbatz Euskal Konpainia Nazionalaren 80. urteurrena

2016/07/05 10:00
Eresoinka, Dantza eta Abesbatz Euskal Konpainia Nazionalaren 80. urteurrena

Argazkia: Jesus Elosegi, 1937-12-28. Guregipuzkoa.net CC BY-SA

Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean Eusko Jaurlaritzak nazioartean Euskal Herriaren berri emango zuen dantza eta abesbatz konpainia nazionala sortu zuen: Eresoinka. Hango eta hemengo dantzari, kantari eta musikariak deitu eta Saran batu zituen Jaurlaritzak, eta bertan izan ziren zenbait hilabetez prestaketa lanetan, euskal dantza eta musikaren ikuskizuna atontzen. Ondoko bi urteetan, Frantzia, Belgika, Holanda eta Ingalaterran, ehun emanalditik gora eman zituzten 1937ko iraila eta 1939ko ekaina bitartean. Euskal kultura erakutsi eta propaganda elementu bezala erabili zuen Agirre lehendakariaren gobernuak talde hau. Aurten, honen sorreratik 80 urte pasa direnean, erakusketa eta ekitaldi bereziak antolatu dira Eresoinka jaiotzen ikusi zuen herrian, Saran.

Eresoinka-1
Argazkia: Jesus Elosegi, 1937-07-24. Guregipuzkoa.net CC BY-SA

Euskal kultura eta propaganda politikoa

1937an, Gabriel de Olaizola artistaren zuzendaritzapean sortutako taldea izan zen Eresoinka. Agirre lehendakariak, 1937ko abuztuaren 22an bidalitako gutunean honela zehaztu zituen taldea sortzeko asmoak:

" El portador de esta carta, lleva oficialmente la importante misión artística de de crear el Coro Nacional Vasco, a base de voces tan selectas y de un conjunto tan perfecto que sea material de primera clase para teatros, los más principales de Europa y America". Arana Martija, J. A. (1986). Eresoinka : embajada cultural vasca : 1937-1939.

Eresoinka-7
Argazkia: Jesus Elosegi, 1937-12-28. Guregipuzkoa.net CC BY-SA

Musika eta dantza alorrean ongi trebatutako lan-taldea aritu zen Eresoinka antolatu eta zuzentzen. Gabriel Olaizola musikaria, Jesus Luisa Esnaola dantzaria Jose Lorenzo Pujanaren ikasle izandakoa edo Manuel de la Sota idazlea. Behin emanaldia tajututa Parisen egin zuen lehen agerraldia Eresoinkak 1937ko azaroaren 20an. 

Eresoinka-2
Argazkia: Jesus Elosegi, 1937-12-28. Guregipuzkoa.net CC BY-SA

1939a bitartean, gerrak iraun bitartean hain zuzen ere, aritu zen lanean Eresoinka. Gerra galduta, bertan behera gelditu zen taldea, ondoko esker-hitzak eskaini zizkion Agirre lehendakariak: "Eresoinka ha cumplido con su misión de despertar en diversoso públicos  y sobre todo en personalidades determinadas, una emoción de afecto doble hacia la causa de nuestro pueblo, emoción que dificilmente pudiera haberse logrado por otros procedimientos de propaganda".  Arana Martija, J. A. (1986)Eresoinka : embajada cultural vasca : 1937-1939.

Eresoinka-4
Argazkia: Jesus Elosegi, 1937-12-28. Guregipuzkoa.net CC BY-SA

Eresoinka gogoan

Eresoinkaren sorrera eta ibilbidea jaso eta gogoratzeko zenbait ekintza antolatu dira Saran uztailean. Honela, hilaren lehenetik azkenera bitartean Lur Berri gelan beste zenbait gauzaren artean argazki eta grabazioz osatutako Eresoinkaren ibilbideari buruzko erakusteta ikusteko aukera izango da, eta uztailaren 11an ekitaldi berezi bat izango da. Azken honetan ondokoa izango da programa:

  • 16:00etan: Jende ospetsu eta Eresoinkako parte hartzaileei ongi etorria. Omenaldia Jose-Antonio Agirre lehendakariari.
  • 16:30ean: Mintzaldia: Eresoinka sortu aurreko testuinguru historikoa. Eresoinkaren historia. Sarako abiatzetik Europako itzulia arte.
  • 17:00etan: Aurreskua Eresoinkako eta Sarako zaharrei, Eresoinkako Antton Bastida txistularia eta Sarako dantzari batekin.
  • Erakusketa: Eresoinkaren itzuli arrakastatsua. Garai hartako soinu grabaketa batzuekin.
  • 18:15etan: Sorkuntza : Eresoinka zortzikoa, Txomin Aguirregomezkortaren obra.
  • 18:30etatik 19:15etara: Eresoinkarentzat harmonizatu kantuen kontzertua, Philippe Oyhambururekin.
  • 19:45etan: Zintzur bustitzea - Afaria.

Eresoinka-6
Argazkia: Jesus Elosegi, 1937-12-28. Guregipuzkoa.net CC BY-SA

Informazioa:  Eresoinkaren 80. urtebetetzea - Sara (EKE)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.