Dokumentuaren akzioak
Erbestea Aberri, Kriskitin dantza taldearen ikuskizun berria
Erbestea Aberria ikuskizuna talde-lanean sortu dugu Kriskitin dantza taldeko neska-mutil dantzariok, Inma Garrastatxuren gidaritzapean. “Tradizioa baztertu barik baina berritasunaren bila ausartu gara oraingoan ere”. Ikuskizunak zirrara sortzea, hunkitzea eta hausnarketa eragitea dira egileon helburuak.
Migrazioa gizakiek betidanik egin izan duten ekintza da, hau da, gizakia betidanik izan da migratzailea eta horrela jarraitzen du milaka urte ostean. Migrazioa, gizakia jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera joatea da. “Gatazka politikoak edo beharrizan ekonomikoak bultzatuta hartutako bidea izaten da”. Bide aldapatsua sarri askotan.
Erbestea Aberria ikuskizunean geure burua migratzailearen azalean jarriko dugu Kriskitineko dantzariok eta ikusleak be paper berean jartzen ahaleginduko gara.
Erbestea Aberria
- Estreinaldia martxoaren 23an,
- Ordua 21:00ak
- Lekua Durangoko Plateruena kafe antzokia
Sarrera 3 euro izango da. Plateruena kafe antzokian salgai. Izan be, diru laguntzarik ezean, produkzio gastuei aurre egiteko erabiliko da sarreretatik lortzen den dirua.
Dokumentuaren akzioak