Dokumentuaren akzioak
Entsegu irekia Iker Gomez-en dantza konpainiarekin Donostian
Dantza Garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke 2.0 WEB tresna baten bitartez?
Horrela bada, etorri zaitez euskal koreografoa den Iker Gómez-en Dantza Konpainiaren entsegu irekia ikustera.
El Bosque del Beso euren produkzio berrian ari dira lanean. Produkzio hau [Sylphides PI] izena duen proiektu pilotu baten zati bat da. Sylphides proiektuak internet eta eszenatokia erlazionatzen ditu. 2.0 Online tresna bat da non elkarri eragin, iritzia eman , partekatu, elkarlanean aritu eta ikasi daitekeen, Online Ballet baten barruan bizi diren Sylphide batzuen eskutik.
[Sylphides PI] Compañia Nacional de Danza-ren babesa du, izan ere, aintzat hartzen du Jose Carlos Martinez-en zuzendaritza artistikoarekin proiektuak duen kalitatea eta publikoari gerturatu eta berria sortzeko duen gaitasun pedagogiko eta berritzailea.
Sarrera dohainik izango da. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Izena ematen duen pertsona bakoitzak,sarrera bana eskuratuko du. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.
- Victoria Eugenia Club, Donostia
- Urriak 6, 20:00etan
- Sarrera dohainik
- Gazteleraz
- Erreserba egin
Dokumentuaren akzioak