Dokumentuaren akzioak
Eliralek umeentzako ikuskizun berria estreinatuko du: Otto
Sorkuntza prozesu luze baten ostean, heldu den azaroaren 12an (osteguna) estreinatuko du Elirale konpainiak Azkainen Otto izeneko haurrendako ikuskizuna.
Euskarazko emanaldia izanen da, urte batetik sei urtera bitarteko umeei zuzendua. Emanaldia euskaraz bada ere, edozeinek ikus dezake, euskara ez dakienak ere. Izan ere, soinuan, erritmoan eta jokoan oinarrituta baitago ikuskizuna. Ikuskizunaren ondotik, mintegi-erakusketa ere antolatu dute.
Sorkuntza prozesu luzea
2009ko martxoaren eta azaroaren artean, 4 egonaldi antolatu zituen Elirale konpainiak ikuskizun hau sortzeko, Azkainen, Donibane Garazin, Oreretan eta Donibane Lohitzunen. Ordutik zenbait aurre-emanaldi eskaini dituzte. Urriaren 14ean, adibidez, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoen kultur zerbitzuak haur hezkuntzako langileei zuzendutako eguna antolatu zuen Otto emanaldiaren inguruan.
Azkenik, esan bezala, azaroaren 12an izanen da estreinaldia eta hortik azaroaren 17ra 7 emanaldi emanen dituzte. Azaroaren 15ean (igandea) publiko guziei zabaldutako emanaldia eskainiko dute. Sortzaileen arabera Otto, bidaia bat umeen egunerokotasunean barna. Ametsaldi bat, haurtzaroaren mundu sentiberan murgiltze bat…
Otto - Elirale konpainia
-
Azaroak 12 - 09:30etan
-
Azkaingo Jauregian
Partehartzaileak:
-
Jose Cazaubon, dantzaria
-
Joxelu Berasategi, antzerkilaria
-
Joseba Irazoki, musikaria
-
Pantxika Telleria, taularatzea
-
Jon Maya, euskal dantza aholkularia
-
Annie Onchalo, akzesorio sortzailea
-
Karine Prins, jauntzi sortzailea
-
Maialen Maritxalar, erakusketa eta bisualak
-
Javi Ulla, argi-sortzailea
-
Amaia Hennebutte-Millard, testo ber-idazketa
Dokumentuaren akzioak