Dokumentuaren akzioak
Elirale konpainia ikastetxeetan ari da prestatzen Artha ikuskizuna
Elirale dantza konpainia Artha ikuskizunaren inguruko tailerrak egiten ari da hainbat ikastetxetan. Abenduan hasi ziren egonaldiekin eta maiatzera arte arituko dira ikasleekin lanean.
Artha ikuskizunaren sortze-prozesuaren muina nerabeei eskeintzen diete Pantxika Telleriaren zuzendaritzapean dabiltzan Eliraleko dantzariek. Ikastetxe baten barnean, konpainiak koregrafiaren sorkuntza gazteekin eta irakasleekin batera eramaten du, sortze konpartituaren moldea erabiliz. Gero, Eliralek antzoki bateko eszenatokian bere lana jarraitzen du eta nerabeak joaten dira mugimenduan den sortze-prozesua ikustera.
Hiru helburu nagusi
Proiektuak helburu kulturalak, artistikoak eta kolektiboak ditu. Gazteak artea egitera bultzatu nahi dira gazteei aberastasun kulturala erakutsita. Egonaldiei esker Artha ikuskizunaren edukia eta asmoa elikatzen dira, gazteei obra bati buruzko gainbegiratze zorrotza eta kritikoa ematen zaie eta beraien esperientziaren eragile bilakarazi nahi dira jabetze pertsonalaren bitartez. Horrela, arte eta hezkuntza munduen arteko topaketa sustatzen da, artea bere berezitasunean hartzen duen jakintzen transmisioa bultzatzen da eta elkarlenean, nerabeek beren sormena sustatu eta bestearekin duten lotura errezten dute.
Epe luzera, norberaren irudikapena landu nahi da kultur eta arte tokiekin gertutasuna sortzeko. Proiektuaren arrakastak tokiko kultur eragileekin (antzokiak, aretoak, liburutegiak, arte konpainiak...) eraikitako arte eta kultur hezkuntza proiektuak bultzatu nahi ditu.
Egonaldiak Euskal Herrian zehar
Orain arte Gasteizko eta Barañaingo ikastetxeetan izan da Elirale Artha ikuskizunarekin. Hemen, datozen saioak:- martxoak 1-Zornotzako antzokia
- martxoak 2-Zornotzako Urritxe BHI
- martxoa 30-Baionako Albert Camus kolegioa
- maiatzak 18- Senpereko Arretxea kolegioa
- maiatzak 18-Senpereko Arretxea kolegioa
- ekainak 4 edo 5 edo 6-Biarritzeko Gare du Midi
- uztailak 6-Biarritzeko Malandain estudioa
Ikuskizunaren fitxa
- Interpreteak: Oihan Indart, Chloé Sindera, Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Maëva Coëlo
- Koregrafia: Pantxika Telleria
- Koregrafo laguntzailea: Célia Thomas
- Konposizio musikala: Arkaitz Miner, Jokin Irungaray, Manu Matthys
- Ekoizpen arduraduna eta komunikazioa: Marion Morin
ARTHA from CIE ELIRALE on Vimeo.
Dokumentuaren akzioak