Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "El baille na tradición asturiana" kalean

Dokumentuaren akzioak

"El baille na tradición asturiana" kalean

2011/02/28 10:11

Vezos Astures, Asturiaseko folklorea jasotzeaz, miatzeaz eta zabaltzeaz ardurantzen den erakundeak "El baille na tradición asturiana" DVD karrikaratu du. Lan honek Asturiaseko hainbat dantza tradizional biltzen ditu, bideo zaharretan, berrietan eta pausoz pauso ikusi eta ikasi daitezkeenak. DVDan, Danza d'El Val.le, Xiraldiya, Pericote de La Guía, Muñeira L.larón aurki daitezke beste hamazazpi dantzen artean. Horietako bat "El Saltón" dantza da, DVDan horrela aurkezten digutena:

 

Vezos Astures, ordea, ez da Asturiaseko dantzetaz arduratzen bakarrik, bertako kultura tradizionalaren alderdi gehienak ikutzen saiatzen da. Dantza eta perkusio tailerrak, kontzertuak, jantzien bilketak, erakusketak eta beste elkarteekin topaketak dira antolatzen dituzten ekintza batzuk.

Dibulgazioa da elkarteak bilatzen duena, tokian-tokikoa berreskuratu edota zaintzea da. Horren adibide Valledor bailarako Fonteta herrian berreskuratutako "mazcarada" da. 50 urte igaro ziren azken aldian egin zenetik eta Vezos Astures taldeak berreskuratu zuen. Gaur egun, herriak berak hartu du galdutako tradizioa ondorengo bideoan azaltzen den moduan:

 

"El baille na tradición asturiana" DVD eskuratzeko Vezos Astures-ekin jarri behar da kontaktuan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.