Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EITB "DantzanGo" programarako dantza talde bila dabil

Dokumentuaren akzioak

EITB "DantzanGo" programarako dantza talde bila dabil

2018/07/23 09:00

ETB1, irailean estreinatuko den "DantzanGo!" izeneko dantza lehiaketarako partaide bila dabil. Iraila eta urria bitartean grabatuko dira saioak; orain diziplina ezberdinetako dantza taldeak bilatzen ari dira programan parte hartzeko. 

Edozein estilotan dantza egiten duten taldeei egin die deia ETBk: euskal dantzak, street dance, break dance, hip hop, dantza modernoa, klasikoa, balleta... Hamasei urtetik gorako 7-8 kidez osatutako taldeak aurkez daitezke lehiaketara, taldekideetako bat bozeramaile edo arduradun gisa arituko da. "DantzanGo!"ren webgunean martxan dagoen bideo-castingean parte hartuta eman daiteke izena lehiaketan, datuak beteta eta bideoa bidalita. Bideo horretan, lehendabizi taldea aurkeztu beharko du bozeramaileak eta koreografia bat erakutsi beharko du ondoren talde bakoitzak.

EITBk zortzi lan hautatuko ditu jasotzen diren proposamen guztien artetik. Hautatutako zortzi parte-hartzaileek pertsonaia ospetsu baten ondoan jardungo dute produkzioa osatuko duten zortzi programetako bakoitzean. DantzanGo! programa irabazten duen parte-hartzaileak ETBren Urte Zahar gaueko programa berezian aritzeko aukera izango du, "Go!azen6.0" denboraldiko dantza taldea izango da eta dantza eskola esanguratsu batean ikasgai magistral bat jasoko du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.