Dokumentuaren akzioak
Egun bat publikoarekin
Xede horrekin, 90 minutuko eskola praktiko bat emango da, ikasleek – Cesc Gelaberten gidaritzapean ibiliko diren hogei lagun ez-profesional– dantza-hastapenetan sar daitezen.
Atsedenaldi baten ostean, publiko arrunterako saio bat hasiko da, konpainiaren zenbait pieza komentatuz eta hauen moduko gaiak aztertuz: barne-egitura, dantzaren ikuspegitik egon daitezkeen klabeak, planteatzen diren zailtasunak, balizko esangurak...
Saio horretan konpainiaren errepertorioko obra batzuen zatiak eskainiko dira, haietariko batzuk Cesc Gelabertek berak interpretatuak eta beste batzuk bideoz. Dagozkion iruzkinekin hornituko da hori guztia, bai Cesc Gelaberten bai Toni Jodar haren laguntzailearen aldetik. Era berean, ikusleen iradokizunetatik abiatutako sorkuntza koreografikoak ere eman ahalko dira, eta ikusleek ere parte hartu ahalko dute euren inprobisazioekin edota beraiek aurretiaz ikusitako zatien bertsio sinplifikatuekin.
Gelabert-Azzopardik 2008ko martxoan aurkeztu zuen esperientzia hau Bartzelonako Teatre Lliuren, sei egunez. Orduan izandako emaitza oso positiboa eta aberasgarria izan zen hala komunikazioan nola partehartzean, eta arrakasta haren ondorioz Bilbora etorriko den bira handia hasi zen.
Gelabert-Azzopardi dantza konpainia - “Egun bat publikoarekin”
Martxoaren 31 / 20:00etan
Bizkaia Aretoa (Paraninfo UPV-EHU)
Dokumentuaren akzioak