Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folklore ikerketa bekaren eta bideo lehiaketaren 2015eko deialdiak egin ditu EDBk

Dokumentuaren akzioak

Folklore ikerketa bekaren eta bideo lehiaketaren 2015eko deialdiak egin ditu EDBk

2015/02/18 10:30

Iaz egin bezala, aurten ere folklore ikerketa eta bideo lehiaketa antolatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrrak. 1000 €-ko poltsa du bekak eta bideo lehiaketan berriz hiru sari izango dira, 600 €, 400 € eta 200 €-koak. 

Folklorearen ikerketa beka EDB 2015

  • Gaia: Dantza eta musika herrikoia, ohiturak, tradizioak, jantziak, musika instrumentuak, haur jokoak, erritualak, gastronomia, festa tradizionalak, kondairak, eta orokorrean tradizioei edo forma folklorikoei erreferentzia egiten duena edo Euskal Herriko edozein puntuko herrietan izate edo bizimoduari erreferentzia egiten dieten ikerketa lanak.
  • Iraupena: Urte bateko epean egin beharko da. 
  • Zenbatekoa: 1000 €.
  • Izena-emateko epea: 2015eko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak.
  • Informazioa: Ikerketa beka 2015 (Euskal Dantzarien Biltzarra)

Bideo lehiaketa EDB 2015

  • Gaia: Dantza eta musika herrikoia, ohiturak, tradizioak, jantziak, musika instrumentuak, haur jokoak, erritualak, gastronomia, festa tradizionalak, kondairak, eta orokorrean tradizioei edo forma folklorikoei erreferentzia egiten duena edo Euskal Herriko edozein puntuko herrietan izate edo bizimoduari erreferentzia egiten dieten ikerketa lanak.
  • Bideoaren iraupena: Gutxienez 15 minutukoa eta gehienez 60 minutukoa
  • Zenbatekoa: 600 €, 400 € eta 200 €.
  • Izena-emateko epea: 2015eko azaroaren 30a arte irekita izena-emateko epea eta bideoak jasotzeko epea 2015eko abenduaren 31 arte izango da.
  • Informazioa: Bideo lehiaketa 2015 (Euskal Dantzarien Biltzarra).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.