Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durangaldeko dantzen ikastaroa eskainiko du Bizkai Elkarteak Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Durangaldeko dantzen ikastaroa eskainiko du Bizkai Elkarteak Bilbon

Bizkai Euskal Folklor Elkartea
2017/05/04 16:05

Durangaldeko dantzen inguruko XVI. ikastaro trinkoa antolatu du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak maiatzerako. Sabin Egiguren Apraiz izango da dantza-maisua eta ikastaroaren matrikulazioa zabalik dago jada.

Durango Merindadeko folklorearen ikastaroa, Bizkai Folklor Elkarteak Bilbon duen egoitzan eskainiko da maiatzaren 15etik aurrera. Astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira klaseak eta maiatzaren 31an amaituko da ikastaroa. Saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du, 19:30etatik 21:00etara.

Matrikulazioa egoitzan bertan egin daiteke, Bilboko Autonomia kaleko 44, behean edota informazio gehiago jaso daiteke Bizkai Folklor Elkartearekin harremanetan jarrita. 

Durango Merindadeko Folklorearen XVI. ikastaroa

  • Klase egunak: 2017ko maiatzaren 15, 17, 18, 22, 24, 25, 29 eta 31an.
  • Ordutegia: 19:30etik 21:00era.
  • Tokia eta matrikulak: BIZKAI euskal folklor elkartea. Autonomia, 44, behea. 48010 BILBO
  • Matrikularen epea irekita dago. 
  • Informazio gehiagorako harremanetan jar zaitezke BIZKAI euskal folklor elkartearekin.
  • Telefonoa: 944210161
  • Posta elektronikoa: 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.