Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donostia dantzan erromeria

Dokumentuaren akzioak

Donostia dantzan erromeria

2006/11/10 12:29

Jean Mixel Bedaxagar txirularia eta Andoni Egaña bertsolariak ere parte hartuko dute erromerian. Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz izango dira  aurkezle eta dantza eragileak. Oholtza gainetik edo plaza erditik jendeari zer eta nola egin erakutsiko diote, baita giroa berotzen lagundu ere.

Hauekin batera, jende artean dinamizatzaile talde bat prest egongo da. Donostiako talde hainbateko dantzariak dira, zalantzan dagoen jendea dantzara bultzatzeko eginkizuna dutenak.

Umorea izaten da nagusi erromeria hauetan eta ez da adin mugarik jartzen inongo aldetik. Horretxegatik dantzak tankera guztietakoak izaten dira: Baltzak, kontradantzak, kalejirak, fandangoak, arin arinak, polkak, jolas dantzak, jotak... Adin nagusikoentzat ere izaten da aukerarik, gehiegi nekatu gabe gorputza astindu ahal izan dezaten.

Bide batez, tarteka marteka aurkezleek, era errazean ez dakien jendeari irakatsi egiten diote dantzan nola egin.

Datorren azaroaren 19an, arratsaldeko 18etan, Donostiako Konstituzio Enparantzan burutuko da.

Donostia dantzan erromeria

Eguna: 2006ko azaroaren 19an.
Non: Konstituzio Plazan
Ordua: 18.00etatik 20.00etara.
Aurkezle eta animatzaile: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz.
Jotzaileak: Donostiako Udaleko Txistulariak.
Partehartzaile bereziak: Jean Mixel Bedaxagar, txirularia. Andoni Egaña, bertsolaria.
Antolatzaile: Bagera Euskara Elkartea eta Donostiako Udal Txistulari banda.
Laguntzaileak: Eskola, Trebeska eta Goizaldi dantza taldeak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.